Berriak
Eu

Hogei mila lagun Buenos Airesen, euskal jaiak ospatuz.

2016.eko maiatzak 12

Aurten, "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" festaren 5. ekitaldian, hogei mila lagun baino gehiago elkartu ziren, Argentinako hiriburuko erdigunean bertan, igandea euskal jaian murgilduta igarotzeko. Turistak, buenosairestarrak eta Argentinako zenbait hiritatik etorritako euskal kolektibitateko kideak batu zituen Buenos Aires urtean behin gorriz, berdez eta zuriz janzten duen ospakizunak. Oraingoan ere, Eusko Jaurlaritza ordezkatuta egon zen Argentinako diasporaren ekimenean, Euskadik herrialde horretan duen ordezkaritzaren bitartez (Mercosur).

Laurak Bat zentroak eta Buenos Aires hiriko gobernuak antolatuta, Euskal Echea ikastetxeko ikasleek hasiera eman zioten festari; euskal jantzi tipikoak soinean desfilatu zuten, Argentinako bandera eta ikurrin erraldoi bana kaleetan barna astinduz. Maiatzaren Etorbide ezaguneko 200 metrotan, gai askotariko txosnak paratu zituzten: gastronomikoak, non euskal etxeek eta euskal jatetxeek Euskadiko janari tipikoak eta mota askoko pintxoak eskaini zituzten, zein gai jakinen bat erakusgai zutenak (kirola, euskara, argitalpenak eta artisautza, eta abar).

Basque Country standera bertaratu zirenek Euskadi bisitatzeko eta beren arbasoak ezagutzeko behar beste informazio jaso zuten. Jolasen bidez, euskal kulturaz eta gastronomiaz ikasi zuten haurrek zein zaharrek. Basquetour, Hazi, Donostia 2016 eta Bilboko Athletic Club ere ordezkatuta egon ziren ospakizunean, haien lankidetza funtsezkoa izanik jarduera hori arrakastaz egiteko.

Udazkeneko arratsalde batean

Arratsalde osoan, Euskal Herriko irudiak proiektatu zituzten pantaila erraldoi batean, bata bestearen atzetik. Musika- eta dantza-taldeak eszenatoki handi batean aritu ziren, eta Argentinako hiriburuan lan egiten duten euskal sukaldariek zuzenean eman zituzten sukaldaritza-eskolak. Ongi etorria emateko, Lagun Onak abesbatzak aurreskua eskaini zuen, eta, amaitzeko, haren bertsio bat, tango-kutsua zuena, buenosairestarrak, euskaldunak zein turistak hunkituta utzita. Orobat, Llavalloleko Euskal Echea ikastetxeko gazteek bihotzetiko omenaldia egin zioten Gernika hiribilduari, dantza garaikidea eta kontaketa historikoa elkartuz eszenatokian.

Herri kirolen erakustaldiak harrituta utzi zituen ikusle guztiak, ume zein zahar; hantxe ibili zen kazetari bat ere trontzan, Buenos Aireseko Crónica TV telebistakoa. Baina eguneko unerik arrakastatsuenetariko bat izan zen, zalantzarik gabe, Donostiako danborrada, kupel eta danbor hotsek Buenos Aires erdigunera eraman baitzituzten Donostiako jaiak, jende andana bilduz.

“Buenos Aires Celebra” Buenos Aires hiriko gobernuaren programa bat da, hiritarren eta Argentinan bizitzen jarritako kolektibitateen arteko topaketa sustatzen duena. Kalkulatzen da Argentinan bizi diren pertsonen % 10 inguruk euskal jatorria daukatela, eta Eusko Jaurlaritzak 84 euskal etxe onetsi ditu bertan.

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mertxetxo
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/IrRG62NspC #BasqueCountry https://t.co/jgu

  • @alenrojo
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/wmxUcvbIc6 #BasqueCountry https://t.co/4I

  • @uriz_javier
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/wmxUcvbIc6 #BasqueCountry https://t.co/4I

  • @qectjavitxin
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/IrRG62NspC #BasqueCountry https://t.co/jgu

  • @guiabilbao
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hogei mila lagun Buenos Airesen, euskal jaiak ospatuz ➡ https://t.co/GuNb0n16FW
    #BasqueCountry https://t.co/KdyFyEokAA

  • @guiabilbao
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/IrRG62NspC #BasqueCountry https://t.co/jgu

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 20 mil personas se reúnen en Buenos Aires para celebrar al País Vasco ➡ https://t.co/wmxUcvbIc6 #BasqueCountry https://t.co/4I

  • @Eisma77
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: RT @Irekia: Hogei mila lagun Buenos Airesen, euskal jaiak ospatuz ➡ https://t.co/xBaVp9tPMv
    #BasqueCountry https://t.co/9ixxe

  • @imanollasa
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: RT @Irekia: Hogei mila lagun Buenos Airesen, euskal jaiak ospatuz ➡ https://t.co/xBaVp9tPMv
    #BasqueCountry https://t.co/9ixxe

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hogei mila lagun Buenos Airesen, euskal jaiak ospatuz ➡ https://t.co/xBaVp9tPMv
    #BasqueCountry https://t.co/9ixxerqXFT

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)