Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak frankismoaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat deitu du maiatzaren 14an

2016.eko maiatzak 13

Ekitaldiak bi zati izango ditu: lehenik, erresilientziari eta memoria historikoari buruzko hausnarketa eta, bigarrenik, biktimen errekonozimendu instituzionala

2016ko Europako Kultur Hiriburutza babesteko ekimenen barruan dago ekitaldia

Eusko Jaurlaritzak frankismoaren biktimei errekonozimendu instituzionaleko ekitaldia egingo die bihar larunbatean, maiatzak 14. Ekitaldia Donostiako Zuloaga plazan izango da, San Telmo museoaren ondoan eta bertan memoria historikoaren elkarteko kide, EAEko erakunde guztietako ordezkari eta kargu publikoak izango dira.

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehendabizikoan, memoria historikoaren egia sendatzeko proposamenei buruz hausnarketa egingo da. Bigarren zatian, berriz, frankismoaren biktimei errekonozimendu instituzional gorena egingo zaie. Jardunaldi osoan presente egongo den erresilientziaren ideiak zailtasunaren ostean zutitzeko gaitasunari erreferentzia egingo dio.

Ekitaldiak bi helburu esplizitu izango ditu. Lehenik eta behin, frankismoaren biktima guztiak gogoraraztea eta elkartasuna adieraztea, bizi izan zuten sufrimendu bidegabea aitortuta. Bigarrenik, biktimen eta gizartearen arteko batasuna eta elkartasuna sustatzea, iraganari begi kritikoz erreparatuta eta etorkizunean itxaropena izanda.

Ekitaldia

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek irekiko du jardunaldia 9:30ean. Haren hitzaldiaren ostean, elkarrizketa-prozesu bat egingo da eta jardunaldian parte hartuko duten guztiek iritzia emateko aukera izango dute. Jasotako ekarpenekin, dokumentu bat prestatu eta Irekia.euskadi.eus Jaurlaritzaren webgunean argitaratuko da.

Partaidetza-elkarrizketaren ostean, lehendakariak frankismoaren biktimen aitortza instituzionalaren ekitaldia gidatuko du. Biktimak aitortzeko hirugarren ekitaldia da hau, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ekitaldien barruan. Lehendabizikoa otsailaren 20an izan zen, eta 107/2012 Dekretuak babestutako biktimak aitortu ziren, polizia indarkeriarenak. Bigarrena martxoaren 11n izan zen, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AnttonAyam
    2016.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca el 14 de mayo un acto de reconocimiento a las víctimas del franquismo https://t.co/Ewg9n8AmV7

  • @asantamariajor1
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia El Gobierno Vasco convoca el 14 de mayo un acto de reconocimiento a las víctimas del franquismo ➡ https://t.co

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia El Gobierno Vasco convoca el 14 de mayo un acto de reconocimiento a las víctimas del franquismo ➡ https://t.co/

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #PazConvivencia El Gobierno Vasco convoca el 14 de mayo un acto de reconocimiento a las víctimas del franquismo ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Eusko Jaurlaritzak frankismoaren biktimak aitortzeko ekitaldi bat deitu du maiatzaren 14an ➡ https://t.co/p9CV0pYkNY

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia El Gobierno Vasco convoca el 14 de mayo un acto de reconocimiento a las víctimas del franquismo ➡ https://t.co/QU6wn10Sgz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Vallejo