Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotreneko autobusen geraleku berria Donostian

2016-05-11

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren UK09 eta UK10 lineatako autobusak, Autobus Geltoki berriaren kanpoaldean dagoen Donostiako Federico García Lorca kaleko 2. zenbakian geratzen hasiko dira datorren larunbatetik, maiatzaren 14tik, aurrera.

Geraleku berria martxan jartzean, aldaketak sartuko dira UK09 Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik) eta UK10 Zumaia – Donostia (AP-8 autobidetik) lineen ibilbideetan. Linea horien burualdea, aipatutako Federico García Lorca kaleko 2. zenbakian dagoen geralekua izango da.

Larunbatetik, maiatzaren 14tik, aurrera, aipaturiko bi lineatako autobusak Donostiako San Martin kalean geratuko dira, Gernikako Arbola Pasealekurantz jarraituko dute eta Santa Katalina Zubitik Frantziako Pasealekura sartuko dira. Bertatik, Autobus Geltoki berriaren kanpoaldean, Geltokiko eta automobilen Aparkalekuko sarbideak gainditu ondoren, Federico García Lorca kaleko 2. zenbakian dagoen geraleku berrira joango dira.

Aurkako noranzkoan, autobusek Autobus Geltokiko geraleku berrian hasiko dute ibilbidea, eta Federico García Lorca pasealekutik jarraituko dute Mundaizeko zubiraino. Bertan eskuinera hartuko dute. Zubia gurutzatu ondoren Gernikako Arbola Pasealekura sartuko dira, Foruen kalera heltzeko, eta Etxaide kaletik Askatasun Etorbidearen 34. zenbakira (Areitio farmazia) helduko dira. Bertan geralekua egongo da, bidaiariak igo daitezen, eta ohiko ibilbidearekin jarraituko da. 

DB02 eta DB03 lineatako autobusen geralekuaren leku aldaketa 

Beste alde batetik, une honetan DB02 Ermua – Donostia (AP-8 autobidetik) eta DB03 Lekeitio – Donostia (AP-8 autobidetik) zerbitzuetan  Donostiako Antso Jakituna kalearen 33. zenbakian dagoen geralekua, Bizkaiko Pasealekuko geraleku berrira eramango da, bertatik Autobusen Geltokira jarraitzeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko