Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Emakundek enpresetan berdintasuna sustatzeko hitzarmena sinatu dute

2016.eko maiatzak 11

Angel Toñak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak eta Izaskun Landaidak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko eta euskal autonomia erkidegoko enpresetan sexuaren ziozko bereizkeria saihestu edo deuseztatzeko lankidetza-hitzarmena, sinatu dute gaur Bilbon, gai honi buruz ospatu den jardunaldi baten harira.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko desoreka handia ikus daitekeela oraindik jakinda, akordioa sinatzea erabaki dute. Lan-esparruan, emakume eta gizonak era ezberdinean tratatzen direnez eta generoaren ziozko soldata-arrailak dirauenez, beharrezko suertatzen delako bi erakundeen arteko lankidetza. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkaritzan eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, hitzarmena adostu dute.

Lan-esparruan emakumeen eta gizonen artean ezberdintasunak daudela, berdintasun-planei buruzko araudia hautsi egiten dela, soldata-arrail handia dagoela eta sexuaren ziozko lan-jazarpen egoerak ematen direla egiaztaturik, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak dituzten eskumenak kontuan hartuz, honako gai hauek jorratuko dituen plan bati ekingo diote elkarrekin:

-              Tratu-berdintasuna lan-harremanetan.

-              Enpresetako berdintasun-planak eta -programak.

-              Enplegua lortzeko orduko aukera-berdintasuna.

-              Sexu-jazarpenaren eta sexuaren ziozko jazarpenaren ikerketa eta enpresek prebentzio- eta detekzio-protokoloak erabiltzearen sustapena.

Horrela, Hitzarmen honen xedea Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Emakunderen arteko lankidetza antolatzea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan sexuaren ziozko bereizkeria-egoerak prebenitzeko edo zuzentzeko, hiru jardunbide motaren bidez:

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko ekintza eta praktika onen eta, zehazki, sexu-jazarpenaren eta sexuaren ziozko jazarpenaren aurkako protokoloak jendarteratzea.
  • Berdintasun-planak lantzea sustatzeko ekintzak gauzatzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren arloko araudiak hausten dituzten egoeren kontrola, zaintza eta ikerketa, eta erantzukizunak eskatzeko ekintzak burutzea.

Era berean, koordinazioa errazteko eta lankidetza-hitzarmen honen funtzionamendua gorpuzteko, jarraipen-batzorde bat sortuko da, paritarioa, eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Zuzendariordetzako eta Emakunde erakundeko Idazkaritza Nagusiko titularrek osaturik egongo dena.

Ekintzak

Enpresetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko eta sexuaren ziozko bereizkeria prebenitzeko xedearekin, Emakundek eta Angel Toñak zuzentzen duen Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren bitartez, dibulgazio-jardunaldiak antolatuko dituzte elkarrekin. Gainera, ikerketak, argitalpenak eta jardunbide egokien gidak egiten eta sustatzen ere hartu ahal izango dute parte bi aldeak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak konpromiso hauek hartuko ditu:

  • a)  Emakundek eskatzen duen informazioa ematea, bere funtzioak bete ditzan. Funtzio horiek zerbitzu-agindu batean eta enpresa zehatz batekin erlazionatutako arau-hausteko akta batean jasoko dira, baldin eta: sexu-jazarpena eta sexuaren ziozko jazarpena gertatzen badira; sexuaren ziozko bereizkeria gertatzen bada lana lortzeko orduan; lan-baldintza eta -ordainketetan bereizkeriarik bada; lanaldia laburtzearekin eta bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala bateratzearekin erlazionatutako arau-hausterik bada; amatasun, haurdunaldi eta edoskitzaroan dauden emakumeen osasun eta segurtasunaren arloko arauak hausten badira.
  • Berdintasun-planak egin eta negoziatu eta adierazitako errekerimenduen jarraipena egiteko beharrak hautsi dituzten enpresen zerrenda Emakunderi ematea.
  • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari estatistikak, azterlanak eta ikerketak egiteko beharrezko duen informazioa ematea.
  • Emakunde, hitzarmen honi dagozkion gaietan, enpresei zuzendutako gomendioetan erakunde bitartekari, aholkulari eta sustatzaile gisa azaltzea, eta gai horiei buruzko laguntzekin zerikusia duten deialdien berri ematea.
  • Emakunderi informazioa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako berdintasun-planei eta barne hartzen dituzten aspektuei buruz, sexu-jazarpenaren eta laneko sexuaren ziozko jazarpenaren aurkako protokoloen existentziari buruz, eta plan edo protokoloa beren talde-hitzarmen edo enpresa-paktuetan barne hartzeari buruz.
  • Hitzarmenak xede dituen gaiei buruzko dibulgazio-jardunaldietan parte hartzea, haien diseinu eta antolaketan, zein hitzaldietan parte hartuz.
  • Elkarlanean aritzea datu, estatistika, informazio tekniko edo gomendioak emanez hitzarmen honi dagozkion gaiei buruzko dibulgazio-argitalpenetan: azterlanak, praktika onen gidak, etab..
  • Bere estranetean Emakunderen webgunerako esteka bat argitaratzea, bisitatzen duten herritar, langile eta enpresek eskura izan ditzaten erakundearen edukiak.

Bere aldetik, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Lan Ikuskaritzari laguntza teknikoa ematea hitzarmenari dagozkion gaiei buruzko ikerketa-kanpainen diseinu eta lanketan, eta bereziki gai hauetan: berdintasun-planak; lan-baldintzetako sexuaren ziozko bereizkeria (maila profesionala, sustapena, ordainketa...); arriskua haurdunaldian; sektore feminizatuetako enpleguaren kalitate eta denborazkotasunaren kontrola (etxeko langileak, garbitzaileak...).
  • Enpresa baten, hainbat enpresaren edo sektore jakin bateko enpresen barruan irregulartasunak antzematen direnean, Lan Ikuskaritzari ikerketei ekitearen beharraren berri ematea, lan-esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna babesteko eta bermatzeko.
  • Lan Ikuskaritzari, hala eskatzen badu eta ikuskatze-funtzioa era egokian egikaritu ahal izan dezan, txostenak edo bestelako informazio edo datuak ematea.
  • Lan Ikuskaritzari estatistikak, azterlanak eta ikerketak egiteko beharrezko duen informazioa ematea.
  • Lan Ikuskaritzari deialdiei eta enpresei zein gizarte-agenteei emandako laguntzei buruzko informazio zehatza ematea, berdintasun-planak garatzeko edo gai hauekin erlazionatutako jarduerak egiteko.
  • Hitzarmenak xede dituen gaiei buruzko dibulgazio-jardunaldietan parte hartzea, haien diseinu eta antolaketan zein hitzaldietan parte hartuz, eta aipatutako jardunaldien finantzaketa bere gain hartzea.
  • Elkarlanean aritzea datu, estatistika, informazio tekniko edo gomendioak emanez hitzarmen honi dagozkion gaiei buruzko dibulgazio-argitalpenetan (azterlanak, praktika onen gidak, etab.), eta aipatu argitalpenen finantzaketa bere gain hartzea.
  • Bere estranetean Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzaren webgunerako esteka bat argitaratzea, bisitatzen duten herritar, langile eta enpresek eskura izan ditzaten erakundearen edukiak.

Edozein kasutan, Hitzarmen honen aplikazio-eremuan informazioa hornitzen denean, herritarren ohorerako eskubidea eta norberaren eta familiaren intimitatea izateko eskubidea eta datu pertsonalen babeserako eskubidea errespetatuz, beti ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)