Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiren Asteak Shangaiko Expoan Euskadiren “bikaintasuna” erakutsiko du

2010.eko irailak 27

Gastronomia, musika eta dantzen bidez Euskadiren Astean euskal gizartean “sustraiak” eta “berrikuntza” erakutsiko dira

Patxi López lehendakariak gaur goizean hasiera eman dio Euskadiren Asteari Shangaiko 2010eko Expoan eta ekitaldi horretan bost sukaldarik eta 7 diseinatzailek esku hartu dute.Eneko Atxa, Juan Mari Arzak, Martín Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana Jota más Ge, Jon Fiz, Ian Mosh, Mercedes de Miguel eta Alicia Ruedak ekitaldi horretarako propio diseinatu dituzten jantziekin joan dira. Euskal sukaldaritza eta moda “bateratu” dituen ekitaldiaren helburua Expora hurbildu diren pertsonei Euskadi “askotariko identitateen topaleku dela erakustea izan da, baita punta-puntako herrialde berritzailea dela eta kalitatezko gizarte zerbitzuak, unibertsitate modernoak, enpresa lehiakorrak eta goi-mailako zentro teknologikoak dauzkala ere”.

“Bikaintasuna etorkizunerako gida gisa”. Abiapuntu horrekin hasi du Euskadik gaur goizean bere astea Shangaiko Nazioarteko Erakusketan. Hitzordu horretan Eusko Jaurlaritzak Espainiako pabilioitik egunero 40.000 pertsonatik gora igarotzen direla aprobetxatu nahi du “Euskadiren nortasunaren bereizgarriak” ezagutzera emateko. “Bernardo Atxagak ‘Euskal Hiria’ gisa bataiatu zuen Euskadi hura, gaur egun askotariko identitateen topaleku dena, punta-puntako herrialde berritzailea, eta kalitatezko gizarte zerbitzu, unibertsitate moderno, enpresa lehiakor eta goi-mailako zentro teknologikoak dituena”, adierazi du lehendakariak Shangaiko Expoan Euskadiren Asteari ofizialki hasiera eman ostean.

Lehendakaria bere emaztearekin egon da ekitaldi horretan, Begoña Gilekin, alegia, baita Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarekin eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin ere. María Tena Espainiako komisario nagusiak, Antonio Segura Shangaiko kontsul nagusiak eta Carlos Pascual ekonomia eta merkataritza ahokulariak egin diete harrera.  Ohorezko aurresku baten ostean sukaldariak eta diseinatzaileak lehendakariarekin batera Shangaiko 2010eko Expoko Euskadiren Aste honetako jarduerak barne hartuko dituen pabilioiaren aurrean jarri dira argazkietarako.

Egun hauetan milioika txinatar eta Asiako beste herrialde batzuetako beste hainbeste pertsona erakartzen ari diren herrialde eta hirien ehunka pabilioien artean Euskadik toki bat izatea lortzearen aldeko apustua Euskadi historikoki izan dena eta etorkizunean izan nahi duenaren konbinazioan oinarritzen da. “Gure sustraiak errespetatzen ditugu, baina berrikuntzan arriskatzen gara”, horrela definitu du lehendakariak egun hauetan euskal sukaldaritzaren onena erakusten ari diren bost sukaldarien lana. Sukaldari horiek Euskadiko 7 diseinatzailerekin “bateratuta” gauzatu duten inaugurazio-ekitaldiak bertan egon diren euskal herritarrak nahiz txinatarrak baitaratzea lortu du.

Bi munduen elkarrekintza bultzatuz, sukaldariek diseinatzaileek gaurko ekitaldirako propio sortu dituzten diseinuak jantzi dituzte. Eneko Atxa, Juan Mari Arzak, Martín Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijanak Jota más Ge, Jon Fiz, Ian Mosh, Mercedes de Miguel eta Alicia Ruedak diseinatu dituzten jantziak erabili dituzte dagoeneko euskal herritarron jardueraren bereizgarri diren “modernitatea eta berrikuntza” erakusteko. “Hamabi pertsona horiek gaur egun atzerrira bidaiatzen duen euskal herritarra ez dela esploratzailea, emigrantea edo aspaldi bezala maleta eta katalogoa eskuan hartuta zihoan enpresaria erakutsi du. Gaur bidaiatzen duen euskal herritarra mugarik gabeko artista, sortzailea, espazio berrien konkistatzailea eta negozioetan diharduena ere bada”, azpimarratu du lehendakariak eta enpresa-misio honek Shangain “harreman sakon eta luzeak sortzeko” balio izatea espero duela azaldu du.

Helburu horretan paper garrantzitsua daukate misio honekin batera joan diren enpresek, “ongi egindako lana, gure produktuen kalitatea, gure akordioen seriotasuna eta betetako konpromisoaren aurkezpen-txartelik onenak baitira”, erantsi du lehendakariak.

Boiseko dantzariak Shangain

Inaugurazio-ekitaldian lehendakariak Euskadiren Astea barne hartzen duen pabilioitik ibili da eta Mondragón taldearen enpresa-jardunaldian esku hartzeko aprobetxatu du eta han, enpresa-misio honetan Mondragón taldeak “adina arrakasta izatea” espero duela eta taldea “bidaia honetan luxuzko enbaxadorea eta gure asmo onen bermea” dela gailendu du.

Ekitaldia txalaparta erakusketa batekin bukatu da eta bertan, antzeko soinuko instrumentu txinatar bat ere erabili dute, taiko txinatarra, hain zuzen, eta horrez gain, Boisetik (Idahoko estatua, AEB) Shangaiko Expora joan den Oinkari taldearen eskutik euskal dantzez gozatzeko aukera egon da.

2 iruzkin
  • @vali_vali_
    2012.eko apirilak 20

    Comentario de Twitter:
    Irekia participa en la redacción de un Manifiesto de Gobierno Abierto #ogov http://t.co/ibOTIdEU

  • @txorittikia
    2010.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadiren Asteak Shangaiko Expoan Euskadiren “bikaintasuna” erakutsiko du. http://bit.ly/aIUPBv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria