Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Hirukidek antolatutako Kide Ugariko Euskal Familien IV. Biltzarraren hasiera ekitaldia

2009.eko urriak 27

 


Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua:
"Legean jasotako familiaren kargurako seme-alabengatiko laguntzak hedatzeko egutegia bizkortzea da gure asmoa "

Sailburuak funtsezkotzat jotzen du "lan-denboraren berrantolaketan kultura-aldaketa" sendotzea, familia-bizitza lan-arloko bizitzarekin bateragarri egitea ahalbidetu dadin.


Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak gaur goizean honako hau iragarri du: joan den urtean Eusko Legebiltzarrak onartutako Familiari laguntzeko Legearen garapenari ekiterakoan bere Sailaren helburua "ahal den neurrian, familiaren kargurako seme-alabengatiko laguntzak hedatzeko egutegia bizkortzea" dela.

Hirukidek antolatutako "Seme-alabak, horixe etorkizuna" izenburuko Kide Ugariko Euskal Familien IV. Biltzarraren hasiera-ekitaldian Gemma Zabaletak iragarri du Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila balioesten ari den eszenatoki eta proposamenek Europako erreferentzia-estandarrekiko bateratze-prozesua bizkortzea ahalbidetu dezaketela, hau da: "Legean 18 urtetik beherako seme-alabengatiko laguntzak 2020an gauzatzea aurreikusten bazen ere, 2018an gauzatzea nahi dugula".

Era berean, gaineratu du legegintzaldi honetan, "10 urteraino zabal daitekeela orain arte 7 urteraino onartutako hirugarren seme edo alabagatiko laguntza".

21. mendeko euskal familiak, "osatzen duten gizartea bezain askotarikoak direla" azpimarratu ondoren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak adierazi du 2010eko Familiei Laguntzeko II. Planaren ebaluazioa gauzatzea ahalbidetuko duten aurretiazko lanetan aurrera egiten ari dela bere Saila. Zentzu horretan, azpimarratu du Legeak aurreikusitako sistema eta neurri desberdinak "berrikusteko eta hobetzeko proposamenak balioetsiko dituztela" eta "horretarako denei entzuteko prest daudela".

Dena den, azpimarratu du laguntzak eta horien izapidetzea "sinplifikatu eta bateratu" egin behar dela, desburokratizazioaren alde "urrats eraginkorrak" egiteko eta erakunde desberdinen ekimenen artean "gainjartzeak saihesteko".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera