Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Basauriko Bridgestone pneumatiko-fabrika bisitatu du

2016.eko maiatzak 11

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, Bridgestone enpresak Basaurin duen fabrika bisitatu du. Lehendakariak nabarmendu du multinazionalean daudela Euskadiko industria sustatzen jarraitzeko «gakoak»: inbertsioa, berrikuntza eta internazionalizazioa.

Hain zuzen, Lehendakariak Bridgestone azpimarratu du inguruko enpresa txiki eta ertainen «eredu» gisa, baita Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Basque Industry 4.0 proiektuaren «erreferentzia» gisa ere. Gogoratu duenez, konpainiak 80 urte baino gehiagoko historia izanda ere, inbertitzen eta berritzen jarraitzen du nazioarteko ikuspegi batekin. 

Bridgestone Europako 30 herrialdetan dagoen multinazional bat da. 3.000 langile ditu, Estatuko lau fabrikatan banatuta, eta haietako bi Bizkaian daude. Basauriko fabrika zehazki, kamioientzako eta autobusentzako pneumatikoen ekoizpenean espezializatuta dago, eta 1.000 langile inguru ditu. 

Egun, fabrika honetan produkzio-plantaren automatizazio-prozesu batean ari dira, eta Dayton pneumatiko berriak ekoizten dituzte; pneumatiko horiek mundu osora esportatzen dira. Lehendakariak adierazi duenez, fabrika erreferente bat da kudeaketa aurreratuko eta berrikuntza teknologikoko sistemetan. Honakoa esan du: «Hemen ditugu Euskadin industria sustatzen jarraitzeko gakoak: inbertsioa, berrikuntza eta internazionalizazioa».

Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita la planta de neumáticos Bridgestone de Basauri https://t.co/Ocensz0ZlD

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu lehendakariak Basauriko Bridgestone pneumatiko-fabrika bisitatu du ➡ https://t.co/RxUOzi5irb
    https://t.co/qKtXelG3Vi

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu visita la planta de neumáticos Bridgestone de Basauri ➡ https://t.co/7CySOg2MHD
    https://t.co/WrItGyQ0H6

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)