Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Manuel Carreirasentzat 2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria

2016-05-10

2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria Manuel Carreiras Valiña Psikologian doktore eta BCBL ikerketa zentroko (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zuzendari zientifikoak jasoko du, epaimahaiaren erabakiz. Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan entzutea duten bost ikerlarik osatutako epaimahaiak Carreiras Valiña doktorearen aldeko ebazpena jakinarazi du, hogeigarren edizio honetan aurkeztutako 15 hautagaien artean aukeratzeko goiza Bilbon elkartuta eman ondoren. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak sarituari berari jakinarazi berri dio ebazpena, telefono bidez.

Euskadi Ikerkuntza Sariak jarduera zientifikoa sustatzea du helburu nagusia, bai eta honako beste hauek ere: Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea, horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak urtero deitzen du Euskadi Ikerkuntza Saria. Urte bakoitietan, Gizarte-Zientzien eta Humanitateen modalitatean egiten da deialdia; urte bikoitietan aldiz, Zientzia eta Teknologia arloko profesionalen lana aitortzen du sariak.

Manuel Carreiras Valiña (Lugo, 1959), Psikologian lizentziatua da Compostelako Unibertsitatean, eta Psikologian doktore La Lagunakoan. Egun, Ikerbasqueren Research Professor mailako ikerlaria da, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) ikerketa zentroko zuzendari zientifikoa, eta neurozientzia kognitiboaren arloan nazioarteko ikertzaile nabarmenetako bat, batik bat irakurketaren, hizkuntzaren eta elebitasunaren prozesatzeari dagokion arloan.

2008an etorri zen Euskadira, Ikerbasquek ekarrita, BCBL sortu eta zuzentzeko. Carreriras doktoreak eginiko lanari esker, BCBL Europako eta munduko zentrorik onenen artean kokatu da. Horren erakusle, Severo Ochoa ziurtagiria jaso du berriki BCBLk.

Manuel Carreirasek BCBL bikaintasun zentroari eman dion ikuspegiak mundu guztiko bikaintasunezko ikertzaileak erakartzean izan du oinarria. Punta-puntako ikerketa-ekipamendua eman dio zentroari, eta Euskadin ditugun hizkuntza biak baliatuz (euskara eta gaztelania) gure garunean hizkuntzek nola funtzionatzen duten  ikertu ahal izan du. Horrela bada, euskarak hizkuntzaren prozesamenduaren ikerketan duen garrantzia nabarmendu du, BCBLren ikerketa ahaleginak hiru ildo nagusitan sailkatuz:

  • Lengoaia, irakurketa eta garapen-nahasmenduak
  • Eleaniztasuna eta bigarren hizkuntza ikastea
  • Neurodegenerazioa, kalte zerebrala eta zahartze osasuntsua

Euskadin egiten den abangoardiako ikerketaren nazioarteko proiekzioa sustatzeaz gain, Carreiras doktorea bere arloan bikaintasunezko eskola zientifiko bat sortzearekin konprometituta dago, ikertzaile gazteak prestatzeko gai izango den eskola.

Nabarmentzekoa da, era berean, ikerketa lanen zabalkundean egin duen lan eskerga –hamaika  zientzia-kongresu antolatuta eta bitarteko ludikoak garatuz-, eta aldi berean euskarazko nahiz gaztelaniazko lexikoaz egin duen ikerketa.

Epaimahaiak aintzat izan ditu erabakia hartzerakoan, Carreiras doktorearen lanen kalitate zientifikoa, hauen nazioarteko aitortza, eta Euskadiren garapen zientifikorako egin duen ekarpena. Horrez gain, erabaki honekin epaimahaiak nabarmentzen du Euskadin psikologia arloko ikerketek erdietsi duten maila handia, eta Carreiras irakaslearen figurari aitortzen dizkio nazioartekotzean egindako ekarpena, ezagutza-arlo honen sustapena, ikerketen kalitatea, eta Euskadin azpiegitura zientifikoak indartzeko egindako ekarpena.

26 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @UCL_ICN
    2016-05-13

    Comentario de Twitter:
    RT @EP_UCL: Prof Manuel Carreiras from @UCL_ICN wins the Premio Euskadi de Investigación research prize (article in spanish): https://t.co/

  • Argazkia SN Robot
    @markelolano
    2016-05-12

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @mikelostiz
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_franco
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @SonjaEisenbeiss
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @neuro_boffin: Very happy for Prof Manuel Carreiras, winner of the prestigious Euskadi research prize
    https://t.co/tbXB3pG1up https://t

  • Argazkia SN Robot
    @NaroaIbarretxe
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @EP_UCL
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    Prof Manuel Carreiras from @UCL_ICN wins the Premio Euskadi de Investigación research prize (article in spanish): https://t.co/43g2SSS6Hf

  • Argazkia SN Robot
    @ionerrea
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @TicamConsulting
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015 ➡ https://t.co/CM7iVAtl3A https://t.co/BwwxPbMGbC

  • Argazkia SN Robot
    @EmOyarzabal
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015 https://t.co/Fuv3AJYNPF

  • Argazkia SN Robot
    @AnaGalarraga1
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria, @bcbl_ ko zuzendari zientifiko Manuel Carreiras. Zorionak! https://t.co/VP1ObhABpS https://t.co/ZqZC3SNZze

  • Argazkia SN Robot
    @elhuyaraldizk
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @AnaGalarraga1: 2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria, @bcbl_ ko zuzendari zientifiko Manuel Carreiras. Zorionak! https://t.co/VP1ObhABpS htt…

  • Argazkia SN Robot
    @AgisBalboa
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015 https://t.co/uHgif6kFmO

  • Argazkia SN Robot
    @jdunabeitia
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @bcbl_
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.co/tc6XxORRMZ

  • Argazkia SN Robot
    @crisgomez55
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @AchucarroNeuro
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @Inigolaizola
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @Itxarkundia
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @estherrodriguez
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @FomentoSS
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @euskadinnova
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @bcbl_: Nuestro director científico Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015.Zorionak! https://t.co/jnlZlsLlp8 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @tel_euskadi
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    Manuel Carreiras, #Premio #Euskadi de #Investigación 2015 @bcbl_ https://t.co/G3oO6V0XQA?

  • Argazkia SN Robot
    @carmen26_sierra
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @tel_euskadi: Manuel Carreiras, #Premio #Euskadi de #Investigación 2015 @bcbl_ https://t.co/G3oO6V0XQA?

  • Argazkia SN Robot
    @e2020dss
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Manuel Carreiras, Premio Euskadi de Investigación 2015 ➡ https://t.co/CM7iVAtl3A https://t.co/BwwxPbMGbC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)