Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eskumen-urraketa berri bat ekidin du itsas-arrantzaren sektoreko langileen laneko osasunean eta prestakuntzan

2016.eko maiatzak 11
  • Espainiako gobernuak aitortu du Eusko Jaurlaritzari dagokiola langileen azterketa medikoak, osasun-ikuskaritzak, langileen osasunaren zaintza, etab., egiteko eskumena.
  • Aldebiko akordioa Estatuaren eta Euskadiren arteko aldebiko batzordean sei hilabetez negoziatzen jardun ondotik lortu da, eta garrantzitsua da, halaber, 2010eko transferentzia aitortzen duelako, zehazki, Euskadiri eskumena onartzen diona itsas-arrantzako prestakuntza-eskaintza propioa diseinatzeko, planifikatzeko eta antolatzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak Itsas-arrantza sektoreko langileen gizarte-babesa arautzen duen 47/2015 Legea, urriaren 21ekoa, Euskadiren eskumenekiko errespetuzko eran interpretatzeko akordioa lortu dute eta gaur, maiatzak 11, argitaratuko dute Estatuko eta Euskadiko aldizkari ofizialek.

Akordio horri esker, Espainiako gobernuak Euskadiren eskumenak errespetatuko ditu osasun-arretan, laneko segurtasun eta osasunean eta itsas enplegurako lanbide-heziketan, Gernikako Estatutuak 12.2 eta 18. artikuluetan zehazten dituenak.

Akordioaren arabera, Euskadi arduratuko da, eta ez Itsasoko Gizarte Institutua, eginkizun eta zerbitzuen transferentzia kontuan hartuz, Espainiako gobernuak hala nahi zuen arren, laneko osasuna babesteko, sustatzeko eta hobetzeko jarduerak garatzeaz: azterketa medikoak, osasun-baldintzen ikuskaritzak, itsasontzietako botikinak kontrolatzea, sektoreko langileen osasuna zaintzea, etab. Eskumen horiek guztiak 1985 eta 1996 urteetan transferitu ziren hurrenez hurren(*).

Gainera, Espainiako Gobernuak itsas-arrantzako prestakuntza-planak onartzeko gaitasuna, prestakuntzaren onuradunak eta emateko lekuak zehazteko gaitasuna aitortzen dio Euskal Autonomia Erkidegoari. Ondorioz, Euskadiri itsasoaren eta arrantzaren arloko prestakuntza-eskaintza diseinatzeko, planifikatzeko eta programatzeko gaitasuna aitortzen dion eskumena, 2010ean eskualdatu zitzaiona, onartzen du(**).

Sei hilabeteko negoziazioaren ostean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Herri Administrazioko ministro Cristobal Montorok ituna sinatu dute. Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Aldebiko Batzordean sei hilabetez negoziatzen jardun ondoren.

 

(*) 1946/1996 Errege Dekretua, abuztuaren 23koa, Itsasoko Gizarte Institutua (IGI) erakundearen ardurapekoa den sanitate-laguntza arloko Gizarte Segurantzako egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen dizkiona.

2557/1985 Errege Dekretua, abenduaren 18koa, laneko segurtasunaren eta higienearen arloan Estatuak dituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa.

(**)1442/2010 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuak hezkuntza, enplegua eta enplegurako lanbide-heziketaren arloan dituen zereginak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)