Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2,82 milioi euro doktoretza-ondoko beketarako (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016.eko maiatzak 10

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2016/2017ko ikasturtean pertsonal ikertzaile doktorearen doktoretza-ondoko Hobekuntza-programarako laguntzak, berriak eta lehen zeudenak berritzea, deitzen dituen agindua.       

Deialdi honek 2.816.500 euroko zenbatekoa dauka, eta doktoretza-ondoko lehen fasean dauden ikertzaileen hobekuntzarako programa bat eskaintzen du, gehienez ere hiru urteko iraupena duena. Doktoreak lan-kontratua sinatu beharko du ikerketan diharduen euskal entitateren batekin. Entitate hau izan daiteke unibertsitatea, ikerketa zentroa edo osasun arloko ikerketarako institutua, I+G arloko jarduera onetsia eta egoitza Euskadin daukana. Deialdiak bere barne hartzen ditu laguntza berriak, nahiz 2015-2016 ikasturte honetan eskaini diren laguntzak berritzea.

Programa honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikertzaileen prestakuntzan kalitatearen eta eraginkortasunaren aldeko apustua egiten duen eredu bat sustatu nahi du. Era berean, urtero ebaluatu daitekeen lan-kontratu baten bidez, ikertzaileak mundu profesionalaren errealitatera hurbiltzen ditu.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @faraondemetal
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PERSONAL INVESTIGADOR] 2,82 millones de euros para #becas postdoctorales ➡ https://t.co/KM3s7peqB6

  • @ZIOR13
    2016.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PERSONAL INVESTIGADOR] 2,82 millones de euros para #becas postdoctorales ➡ https://t.co/KM3s7peqB6

  • @eldalaijulai
    2016.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PERSONAL INVESTIGADOR] 2,82 millones de euros para #becas postdoctorales ➡ https://t.co/KM3s7peqB6

Komunikabideek behera kargatzeko