
Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetara 1,4 milioi bideratuko dira (Gobernu Bilera 2016-05-10)
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak Jaurlaritzari ezagutarazi dio Lanbideren laguntza-deialdia, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak finantzatzekoa, 2016an 1,43 milioi euroko zuzkidura izan duena.
327/2003 Dekretuak, enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzekoak, tartean, kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak, zehazten ditu laguntza horiek. Enplegu-eskatzaileentzako laguntzak dira; prestakuntza-ekintza espezifikoak egiten dituzte, enpresen premiazko behar zehatzen arabera.
Prestakuntza emandako lagunen gutxienez % 60 kontratatzeko konpromisoa dakar programak, beti ere lanaldi osoko 6 hilabeteko kontratu batez.
Urtarrila eta apirila bitartean, 22 enpresak adierazi diote Lanbideri 660 pertsona kontratatu nahi dituztela modalitate horren bitartez, eskatzaileek prestakuntza-aldia amaitu ondoren.