Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

EAE-ko lan egutegia 2017rako (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016-05-10

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta interesa duten gainerako kontsulta-organoei adierazi ostean.

Onartutako egutegi horren arabera, 2017an, lanerako ordainduak eta berreskuraezinak, lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.

Apirilak 13, Ostiral Santu Eguna.

Apirilak 14, Ostiral Santu Eguna.

Apirilak 17, Pazkoa Astelehena.

Maiatzak 1, Langilearen Eguna.

Uztailak 25, Santiago Apostolua.

Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.

Urriak 12, Jai Nazionala.

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna.

Abenduak 6, Konstituzio Eguna.

Abenduak 8, Sortzez Garbia.

Abenduak 25, Eguberri Eguna.

Era berean, 2017an baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek Lurralde Historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn lan-egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

5 iruzkin
  • @economiavasca
    2016-05-11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobado el Calendario oficial de fiestas laborales de la Comunidad Autónoma para 2017 ➡ https://t.co/eHfvONE9U5 https://t.co/F

  • @PilarPerex
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobado el Calendario oficial de fiestas laborales de la Comunidad Autónoma para 2017 ➡ https://t.co/eHfvONE9U5 https://t.co/F

  • @BerrizEnpresa
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno ha aprobado el Calendario de fiestas laborales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2017. https://t.co/amSWTzBE9j

  • @ArielVarelaGom
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el Calendario oficial de fiestas laborales de la Comunidad Autónoma para 2017 ➡ https://t.co/ch75xgfYT2

  • @mutualiamutua
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobado el Calendario oficial de fiestas laborales de la Comunidad Autónoma para 2017 ➡ https://t.co/eHfvONE9U5 https://t.co/F

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko