Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak milioi bat euroren laguntzak iragarri ditu itsasertzeko guneetan inbertsioak egiteko (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016-05-10

Oinarrizko zerbitzuen jarduerak, ondarearen zaintzakoak, turismo ekimenak, enpresak eguneratzekoak, dibertsifikazio ekonomikoa eta autoenplegua lortzekoak finantzatu dira laguntzekin.

Helburua da EAEko lehen sektorea eta itsasertzeko guneak modernizatzen eta leku horietako bizi kalitatea hobetzen jarraitzea.

Maiatzaren 10eko Kontseilu bileran, Itsaspen laguntza programa iragartzeko  Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak emandako agindua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneen sustapenerako eta garapenerako laguntzak dira Itsaspen programakoak.  Milioi bat euroren laguntzak dira, eta beraien helburua da exekutibo autonomoak legegintzaldi honetarako dituen lehentasunetako batean aurrera egitea. Zehazki, lehen sektorea eta landa eta itsasertzeko guneak modernizatzea eta hango bizi kalitatea hobetzen jarraitzea.

Laguntzekin finantzatu daitezkeen jarduerak dira oinarrizko zerbitzuak ezarri, ondarea zaindu, turismo ekimenak sortu, enpresak modernizatu, eta dibertsifikazio ekonomikoa eta autoenplegua lortzea bilatzen dutenak.

Itsaspen programan hainbat laguntza mota eta hainbat jasotzaile aurreikusten dira:

  • Itsasertzeko ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak; udalerri edo beraien sozietate, Administrazio Batzar, Kuadrilla, Mankomunitate eta Eskualdeei zuzentzen dira laguntza horiek. 
  • Itsasertzeko ondarea zaindu eta hobetzeko laguntzak; hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: administrazio publikoak eta bere erakunde autonomoak, fundazio publikoak, partzuergoak, irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak, Aldi baterako Enpresa Elkarteak, eta irabazi asmorik gabeko ondasun komunitateak.  
  • Itsasoari lotutako turismo ekimen iraunkorrak sortu eta  garatzeko laguntzak. Hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: administrazio publikoak eta beraien menpe dauden sozietateak, fundazio publikoak, partzuergoak eta zuzenbide publikoko korporazioak, irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak, Aldi baterako Enpresa Elkarteak, eta irabazi asmorik gabeko ondasun komunitateak. 
  • Batez ere itsasoari eta arrantzari lotuta dauden enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak. Hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta Aldi baterako Enpresa Elkarteak, eta ondasun komunitateak. 
  • Arrantza sektoreko jarduera ekonomikoa beste jarduera batzuetara dibertsifikatzeko laguntzak. Hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta Aldi baterako Enpresa Elkarteak, eta ondasun komunitateak, arrantza sektoreari lotutakoak edo sektore horretako partaide direnak. 
  • Arrantza sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak lankidetzan garatzeko laguntzak. Hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: pertsona fisiko edo juridikoak, Aldi baterako Enpresa Elkarteak eta Ondasun Komunitateak, Unibertsitate publiko eta pribatuak, ikerketa zentroak eta zentro teknologikoak. 
  • Autoenplegurako laguntzak. Hauek eskuratu ditzakete laguntza horiek: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta dauden langabetuak.
2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LeireZaballa
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco convoca ayudas por un millón de euros para inversiones en zonas litorales ➡ https://t.co/KIZaLexPOX

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-05-10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca ayudas por un millón de euros para inversiones en zonas litorales ➡ https://t.co/KIZaLexPOX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko