Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzarentzat ere beharrezkoa da amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzea (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016.eko maiatzak 10

Amiantoak kaltetutakoei erreparazio osoa ematea da xedea.

Kalte-ordainen funts horri esker, kaltetutako langileek edo horien senideek kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte jasandako kalteagatik; izan ere, ezin dute bide judizialera jo, salatu dezaketen enpresarik ez dagoelako.

Gobernu-kontseiluak Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko lege-proposamena kontuan hartzearen aldeko irizpena eman du gaur. Legebiltzarreko talde guztiek proposatu dute ekimen legegile hori, gaia aztertzeko eratutako batzordeak ateratako ondorioak kontuan hartuta. Osoko bilkurak laster onartuko du lege-proposamen hori, eta Gorte Nagusietara bidaliko du ondoren, izapidetu dezan.

Eusko Jaurlaritza amiantoak kaltetutakoei erreparazio osoa ematearen alde agertu da. Kalte-ordainen funts horri esker, kaltetutako langileek edo horien senideek kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte jasandako kalteagatik; izan ere, ezin dute bide judizialera jo, salatu dezaketen enpresarik ez dagoelako.

Legebiltzarreko batzorde horretan agerian geratu da amiantoaren ondorioz gaixotutako pertsonei loturiko auziak gero eta gehiago direla. Biktimek substantziarekin lan egin eta urte batzuk geroago agertzen diren gaixotasunak jasaten dituzte; horrenbestez, maiz, amiantoarekiko esposizioa gertatu zen enpresak dagoeneko desagertu egin dira, edota birmoldatu, banatu, eskualdatu, etab. Horrek guztiak nabarmen zailtzen du amiantoaren erruz gaixotutako pertsonei kalte-ordaina nork eman behar dien zehaztea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko