Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzari ez zaio zentzuzkoa iruditzen Etxebizitzaren Legea orain aldatzea (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016.eko maiatzak 10

Gobernu-kontseiluak aurkako irizpena eman du EH Bilduren ekimenaren aurrean; etxebizitza duinerako sarbidea bermatzeko, aldi baterako prestazio-bikoiztasuna proposatzen zuen.  

Gobernu-kontseiluak aurkako irizpena eman du EH Bilduk proposatutako Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen aldaketaren aurrean; bi legedia desberdin baliatu nahi ziren aldi berean, etxebizitza duinerako sarbidea bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak EH Bilduri gogorarazi dio gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonek eskubidea dutela etxebizitza duin eta egokia izateko, eta hori eskubide subjektiboa dela, EAEko bi arauk aitortzen dutena: Etxebizitzaren Legea eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Gizarteratzeko Legea. Ez da zentzuzkoa EH Bilduk proposatutakoa, alegia, aldi berean bi prestazio desberdin eskaintzea; biak bateratzeko modua bilatu behar da. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzarentzat, etorkizuneko etxebizitza-laguntza Etxebizitzaren Legeak zehaztea da zentzuzkoa, ez Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Gizarteratzeko Legeak. Bi argudio hauek ematen ditu:

  • Arloaren berariazko legedia da.
  • DSBEren legeak berak ezartzen duelako legeari loturiko etxebizitza-prestazio osagarria aldi baterako dela. 

Eusko Jaurlaritzaren iritzian, aldi baterako egoera horri konponbidea eman zaio etxebizitza duina eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa bermatuta, eta, horrenbestez, ez da beharrezkoa orain urte bete eskas indarrean jarritako legea aldatzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzari ez zaio zentzuzkoa iruditzen Etxebizitzaren Legea orain aldatzea ➡ https://t.co/rCYxAd4C3f

Komunikabideek behera kargatzeko