Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu-kontseiluak onartu ditu natura-ondarearen babes-jarduerak finantzatzeko oinarri arautzaileak eta lurraldearen zaintza-akordioen bidezko laguntzak (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016.eko maiatzak 10

Gobernu-kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduari, Ondare Naturala aktiboki kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko laguntza ekonomikoen deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzekoari: zehazki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurraldea zaintzeko akordioetan sartutakoak lagunduko dira.

Lur-zaintzako akordioa hauxe izango da: lurren jabeak edo erabiltzaileak natura-ondarearen eta haren elementuen kontserbaziora eta erabilerara erakartzeko teknika edo estrategia juridikoen multzoa. Hori guztia borondatezko akordioen bidez egiten da, hau da, aprobetxamendu- edo erabilera-eskubideen jabeen edo titularren eta zaintza-erakundeen arteko akordioen bidez.

Azkenaldian, natura-ondarea kontserbatzeko bide eta tresna berriak ezarri dira; esaterako, biodibertsitatea eta geodibertsitatea kontserbatzeko lur-zaintzako akordioen mekanismoa. Era berean, horren xedea jabeek, gizarte zibil antolatuak, herritarrek edo enpresa pribatuek natura-ondarearen kontserbazioan parte hartzea sustatzea da. EAEko geodibertsitate-estrategiak barne hartzen dituen ekintzetako bat da jabeekin eta agenteekin zaintzarako lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak ezartzea, geodibertsitatea eta ondare geologikoa babestea bermatzeko.

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak emango dira, eta diru-laguntzaren zenbatekoa diru lagundu daitekeen gastuaren % 100 izan ahalko da. Irabazi asmorik gabeko erakunde bakoitzak gehienez bi proiektutarako eskuratu ahal izango du diru-laguntza. Proiektu bakoitzerako eskatutako diru laguntza ezingo da 20.000 eurotik gorakoa izan.

Horretarako, gehienez 160.000 euro bideratuko dira eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko izan beharko dira onuradunak, izaera pribatukoak, eta lurraldearen zaintzan jardun beharko dira. Diru-laguntzak emateko, proiektuak egingo diren lurralde mota hartuko da kontuan: Natura 2000 Sarearen barne dagoen eremua; bestelako naturagune babestu batean dagoen eremua edo Interes Geologikoko Lekuen inbentarioan jasotako eremu interes geologikoko lekua; hezegunea eta interes geologikoko lekua; edota Batasunaren intereseko basa-floraren eta -faunaren habitatak edo espezieak dauden lekuak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Gobernu-kontseiluak onartu ditu natura-ondarearen babes-jarduerak finantzatzeko oinarri... https://t.co/ngSNXg2ZLZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)