Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak beka deialdi bat onartu du langile boluntarioak Nazio Batuetan integratzeko, 300.000 € emango dira guztira (Gobernu Bilera 2016-05-10)

2016.eko maiatzak 10

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Nazio Batuen Sistemaren parte diren nazioarteko erakundeei eta erakunde horiekin lotura duten pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiari, pobretutako herrialdeetan erakunde horiek garatzen dituzten proiektuetan parte hartzen duten  langile boluntarioei beka emateko.

Diru-laguntzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) kudeatuko ditu eta Nazio Batuekin lotura duten erakundeak edo pertsona juridikoak aurkezten dituzten hautagaitzen bitartez emango dira. Diru-laguntza horiek guztira 300.000 eurokoak izango dira eta 2017. urtera luzatu ahal izango dira. Beka bakoitzaren dotazioa 18.000 euro urtero izango da.

Beka horiekin, GLEAk bultzatu nahi du eskatutako profiletarako prestakuntza eta gaitasun profesional egokia duten Euskadiko lankide boluntarioak lan horietan sartzea, Nazio Batuak Latinoamerikan, Asian eta Afrikan dituzten agentzia, fondo eta programen bulegoetan, hain zuzen.

1997tik, 750 pertsonatik gora hartu dute parte programa horretan eta giza garapen iraunkorraren eta giza eskubideen babesaren garapenean lagundu dute. Horretaz gain, asko izan dira gero nazioarteko lankidetza garatzen jarraitu dutenak eta Nazio Batuen Sisteman erabat murgildu direnak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnferMrlz
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Convocatoria de becas dirigidas a personas cooperantes voluntarias para integrarse en Naciones Unidas ➡ https://t.co/Kj0SaCBKrk

Komunikabideek behera kargatzeko