Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Barkos presidenteak Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza-protokoloa sinatu dute

2016.eko maiatzak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Akordioak 18 jarduera-esparrutan lankidetzan aritzeko mekanismoak ezarriko ditu eta 2009an izenpetutakoa eguneratuko du
  • Protokoloak autogobernua sendotzeko eta areagotzeko «aliantza» bat ezarri du eta aldebikotasunari berme-sistema izaera aitortzea aldarrikatzen du

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nafarroako presidente Uxue Barkosek gaur sinatu dute Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko lankidetza-protokoloa. Ajuria Enea jauregian egin da ekitaldia, eta protokoloak bide emango du jada ezarritako lankidetza-oinarriak sendotzeko, bi erkidegoek interes komuneko arloetan kudeaketa eta zerbitzu-ematea hobetzea xede dutela.

Protokolo berri horren babesean, 18 jarduera-esparrutan lankidetzan aritzeko mekanismoak ezarri dira, bost ardatz estrategiko hauek kontuan hartuta: ekonomiaren garapena, lehiakortasuna eta enplegua; gizarte-babesa; hezkuntza, kultura, gazteria eta euskara; bakea eta bizikidetza; eta autogobernua. Akordio berriak 2009an sinatutakoa ordeztuko du, horrek 1995ean sinatutako lehen lankidetzarako protokoloa ordeztu zuen bezala.

Euskadiko eta Nafarroako erkidegoek, kidetasun sozial, kultural eta instituzionalak direla medio, harreman berezia dute antzinatik, bai eta lankidetza-tradizio luzea ere. Edonola ere, lehendakariak protokoloa izenpetu ondoren esan duenez, azken urtean harreman horiek areagotu egin dira, lankidetzaren oinarriak «sendotzeko eta areagotzeko» helburu partekatuarekin.

Urkulluk nabarmendu du bi erkidegoek egin dutela apustu autogobernua egokitzearen eta eguneratzearen alde, eta, ondorioz, bide horretan «urrats irmoz aurrera egiteko» aliantza osatu dutela. Horrenbestez, gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernua «berdin kezkatzen dituela» Espainiako gobernuaren estrategia zentralizatzaileak eta, horri aurre egiteko, Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoak «elkarrekin defendatzeko» konpromisoa hartu dutela, aldebikotasuna berme-sistema gisa proposatuz; alegia, «foru-baimena» aldarrikatuz.

Lehendakariak azaldu duenez, gaur izenpetu duten protokoloan jasota geratu da alde bien borondatea, EITBren emisioak Nafarroan ere jasotzea arautzekoa, eta gaiari «behin betiko konponbidea emateko» lanean ari dira.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko maiatzak 12

    estoy contenta por el acuerdo animo @iurkullu

  • 2016.eko maiatzak 11

    zinadura honek zer abantaila ekarriko digute herritarori? ordainketa gehiago, gastoak handituko badira

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak eta Barkos presidenteak Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza-protokoloa sinatu dute ➡ https://t.co/fVA1cg5FXD

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu y la presidenta Barkos firman un protocolo de colaboración entre País Vasco y Navarra ➡ https://t.co/vHMI0XyMnQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos, Ana Ollo, consejera de Relaciones Ciudadanas e Institucionales