Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala bihar onartuko du

2016.eko maiatzak 09

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala onartuko du, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta interesa duten gainerako kontsulta-organoei adierazi ostean.

Onartutako egutegi horren arabera, 2017an, lanerako ordainduak eta berreskuraezinak, lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

 

Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.

Apirilak 13, Ostiral Santu Eguna.

Apirilak 14, Ostiral Santu Eguna.

Apirilak 17, Pazkoa Astelehena.

Maiatzak 1, Langilearen Eguna.

Uztailak 25, Santiago Apostolua.

Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.

Urriak 12, Jai Nazionala.

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna.

Abenduak 6, Konstituzio Eguna.

Abenduak 8, Sortzez Garbia.

Abenduak 25, Eguberri Eguna.

 

Era berean, 2017an baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek Lurralde Historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn lan-egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)