Berriak Osasuna

Euskararen erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

2016.eko maiatzak 09

Lankidetza-protokolo horren itzalean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Osakidetzak hainbat konpromiso hartu dituzte, besteak beste, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak garatzeko lankidetza-protolokoa sinatu dute gaur.

Jon Etxeberriak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, eta Lorea Bilbaok, Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru Diputatuak, sinatu dute hitzarmena. Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eginiko ekitaldian, lurralde honetako Erakunde Sanitario Integratu (ESI) guztietako pertsonal-buruek hartu dute parte.

Sinaturiko protokoloak bi erakundeon arteko lankidetza-esparrua zehaztea du xede, betiere, bakoitzaren eskumenei zor zaien begirunean oinarrituta, euskararen normalizazioaren sustapenari dagokionez, Bizkaian aurrera egiteko asmoz.

Hala, bi erakundeok hainbat konpromiso hartu dituzte, hala nola, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea.

Asmo horrekin bat, Jarraipen eta Koordinazio Batzorde Mistoa eratuko da bi hilabeteko epean, hau da, lankidetza-protokolo honetan jasotako zereginei ekiteko ardura izango duena.

Euskal Osasun Zerbitzuaren eta Arabako zein Gipuzkoako foru aldundien artean ere, antzeko akordioak sinatzea aurreikusita dago.

Bilbo, 2016ko maiatzaren 9a


11 iruzkin
  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ htt…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Euskara-ren erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute @osakidetzaEJGV eta Bizkaiko Foru Aldundiak ➡ https…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ htt…

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    #Euskara-ren erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute @osakidetzaEJGV eta Bizkaiko Foru Aldundiak ➡ https://t.co/Lsv0FLhDyc

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ https://t.co/kkYRbuQpqp

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    #Euskara-ren erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute @osakidetzaEJGV eta Bizkaiko Foru Aldundiak ➡ https://t.co/HPrcDi2xRq

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ https://t.co/HLiW56z2Ou

  • @roncerosalvador
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskara-ren erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute @osakidetzaEJGV eta Bizkaiko Foru Aldundiak ➡ https://t.co/

  • @roncerosalvador
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ https://t.c

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    #Euskara-ren erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute @osakidetzaEJGV eta Bizkaiko Foru Aldundiak ➡ https://t.co/OJC2VXzvqC

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza y Diputación Foral de Bizkaia suscriben un protocolo de colaboración para impulsar el uso del #euskera ➡ https://t.co/sjQ80jrhJf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lorea Bilbaok, Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru Diputatua