Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Lehendakariak eman ditu lehen sektorean eta elikagaien industrian egindako ibilbide profesionala aitortzeko Nardiz sariak

2016.eko maiatzak 10

Aurten, Kaiku, Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkartea eta Bacalao Giraldo saritu dituzte

Iñigo Urkullu lehendakariak eman ditu lehen sektorean eta elikagaien industrian egindako ibilbide profesionala aitortzeko 2016ko Nardiz sariak. Saria jaso dute Kaiku kooperatibak, nekazaritza-sektorean; arrantzan, Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkarteak; eta elikagaien industrian, Bacalao Giraldo enpresak. Lehendakaritzan egin da sari-banaketa eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak ere parte hartu du.

Lehendakariak nabarmendu du lehen sektoreak, zehazki, elikagaien industriak euskal ekonomiari eta enplegu-sorrerari egiten dion ekarpena. Izan ere, Euskadin 96.000 pertsonari ematen dio lana zuzenean. Urkulluk gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak elikagaien industriaren alde egin duela apustu; horren adibide, RIS 3 Espezializazio Adimentsurako Estrategiak «abagune-eremu» izendatu duela. «Elikagaiena hazten ari den merkatua da, enplegua sortzen eta balioa eransten duena, eta trakzio-ahalmen handia dauka, bereziki, lehen sektoreak eta tokiko produktuek», gaineratu du.

Azaldu duenez, Jaurlaritzak ikerketaren eta teknologia-zentroetako ezagutza sektorean aplikatzearen alde egin du apustu, estilo berri bat eta lankidetzaren kultura sustatuz. Bere iritzian, Nardiz sariek helburu partekatu horiek indartzeko ere balio dute.

Sariak 2003an ezarri ziren, Eusko Jaurlaritzako lehen Nekazaritza Sailburuaren izenarekin. Saridunak Jabier Herrero artista arabarrak sari hauetarako esklusiboki sortutako obra bat jaso dute. Argizari galduz brontzean moldekatutako eskultura bat da, haritz egurrezko idulki gainean, eta zutik aulki baten gainean dagoen pertsona bat irudikatzen du, egonkortasunaren sinbolo gisa, eta hiru oinarrizko elementuen erreferentziak ditu: Lurra, Itsasoa eta Airea.

(*) Hemen irakurri dezakezu sarituei buruzko informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)