Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

ARCELOR Europak euskal erakundeei berretsi die Zumarragako lantegia partzialki ixteko asmoarekin jarraitzen duela

2016.eko maiatzak 09

Euskal erakundeetako ordezkariek eta ARCELOR Europakoek gaur goizean Urola Garaiko lantegiaren etorkizuna aztertzeko izandako bileraren ostean, nabarmendu behar da, nahiz eta bilera egoerak eskatzen duen moduan errespetuz eta seriotasunez egin den, ARCELOR Europak Zumarragako langileen batzordeari emandako erantzuna ez dela aldatu Espainiako Arcelorren Zuzendaritzak emandakotik.

Hala, euskal erakundeen ordezkaritzaren buru Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Zumarragako alkate Mikel Serrano izan dira, eta azken hilabeteetan defendatutako bera defendatu dute; hau da, industria-jardueraren jarraitutasuna eta lantegiko lanpostuei eustea.

Euskadiko erakundeek planteatu dute enpresak egin beharreko inbertsioak egin beharko lituzkeela lantegia lehiakorra izan dadin; planteamendu hori baztertu egin dute ARCELOR Europako ordezkariek, eta berretsi dute jakinarazitako prozesuarekin jarraitzeko asmoa daukatela.

Edonola ere, enpresak aukera bakarra dauka irekita: lantegia erosiko lukeen inbertitzaileren bat agertzea. Kasu horretan, ARCELOR prest egongo litzateke aukera aztertzeko, nahiz eta ez daukan asmorik egoera horren zain geratzeko edota batzordeari jakinarazitako prozesua gerarazteko.

Egoera horren aurrean, euskal erakundeen ordezkariek berriro ere azaldu diete Arcelor Europako agintariei zein den euren ustez bide egokiena: planta lehiakorra izan dadin egin beharreko inbertsioak egitea. Halaxe izango da posible jarduerari jarraipena ematea eta eskualdean lanpostuak sortzea.

Euskal erakundeak laster elkartuko dira Zumarragako langile-batzordearekin, gaur goizean Madrilen egindako bileran landutakoak azaltzeko eta elkarrekin aztertzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, diputado general de Gipukoa y Milel Serrano, alcalde de Zumárraga