Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak harrera egin dio nazioarteko ospea duen Sir David Edward eskoziar legelari eta europako zuzenbidean adituari

2016.eko maiatzak 09
  • Sir David Edward irakasle emeritua da Edinburgoko Unibertsitatean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko magistratua izan zen 1994 eta 2004 artean eta Ohorezko Legioaren Ofiziala izendatu zuten (esparru zibilean edo militarrean egindako merituak aitortzeko Frantziak ematen duen sari gorena). 
  • Sir Edwardek EUROBASK, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolatutako «Europa berri baterako eztabaidak» jardunaldian hartu du parte gaur, Europaren Eguna den honetan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak harrera egin dio gaur Gasteizen Sir David Edward eskoziar legelari eta Europako zuzenbidean aditu entzutetsuari. Europako egungo egoerari eta etorkizun hurbil nahiz urruneko erronkei buruz hitz egiteko eta gogoetatzeko aukera izan dute bileran Erkorekak eta Sir Edwardek.  Bileran Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak María Angeles Elorzak ere parte hartu du.

Europaren Eguna den honetan, Sir Edwardek EUROBASK, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolatutako «Europa berri baterako eztabaidak» jardunaldian parte hartu aurretik egin da bilera. Jardunaldia Eusko Legebiltzarrean egin dute.

SIR DAVID EDWARD

Sir David Edwardek Ikasketa Klasikoen gradua lortu zuen Oxforden, eta Zuzenbidekoa Edinburgoko Unibertsitatean. Eskoziako Abokatuen Elkargoan onartu zuten 1962an, eta 1974an Erreginaren lege-kontseiluko kide izendatu zuten. Eskoziako Abokatuen Elkargoko idazkaria eta diruzaina izan zen 1967tik 1977ra arte.  Europar Batasuneko Abokatuen Elkargoen Kontseiluko  eta Europako Sozietate Juridikoko presidentea izan zen 1978 eta 1980 artean. Era berean, Europako erakundeen Salvesen professor izan zen, baita Edinburgoko Unibertsitateko Europako Institutuaren zuzendari ere 1985 eta 1989 artean.

Europako Lehen Auzialdiko Auzitegian epaile-lanak egin zituen 1989an, eta 1992tik 2004ra bitartean Europako Justizia Auzitegian. Gainera, lanaldi partzialeko epailea izan zen Eskoziako Gorte Goreneko  2004 eta 2009 urteen artean.

Edinburgoko Unibertsitateko irakasle emeritua da, Edinburgoko Royal Society-ko, Oxfordeko Unibertsitateko ohorezko eta Bencher of Gray's Inn-eko kide izateaz gain. Edinburgoko Royal Societyk errege-domina eman zion 2005ean. Zortzi aldiz izendatu dute ohorezko tituluekin Eskoziako, Ingalaterrako eta Alemaniako unibertsitatetan. Esparru zibilean edo militarrean egindako merituak aitortzeko Frantziak ematen duen sari gorena, Ohorezko Legioaren Ofiziala, jaso zuen. 

Halaber, honako kargu hauek ditu: Edinburgoko Unibertsitateko Europa Institutuko presidentea; Nazioarteko zuzenbide eta Zuzenbide konparatuko Institutu Britainiarreko presidenteordea; Europako Zuzenbideari buruzko Erresuma Batuko elkarteko ohorezko kidea; Eskozia, Inglaterra, Alemania, eta Japoneko unibertsitateen batzordeko kidea. Eskoziari eskumenenak transferentzia egiteko Erresuma Batuko Batzordeko kidea eta Eskubideen Gutunari buruzko Erresuma Batuko Batzordeko kidea.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko maiatzak 02

    Noticia excelente para temas europeos

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Josu Erkoreka recibe a Sir David Edward, jurista escocés de prestigio internacional y experto en derecho europeo ➡ https://t.co/HoDfylnYR6

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    @jerkoreka-k harrera egin dio gaur Sir David Edward eskoziar legelari eta Europako zuzenbidean aditu entzutetsuari ➡ https://t.co/5C5GzSgTU2

  • @AsierAranbarriU
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Europako egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko aukera izan dugu @Gob_eus https://t.co/Tqa4my8cM2 https://t.c

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Europako egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko aukera izan dugu @Gob_eus https://t.co/Tqa4my8cM2 https://t.c

  • @jerkoreka
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Europako egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko aukera izan dugu @Gob_eus https://t.co/Tqa4my8cM2 https://t.co/zAR7JrEqPA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)