
Euskadiko flotak 8 mila tona antxoa baino gehiago harrapatu ditu, antxoa kanpainari hasiera ona emanda
- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek baieztatu duenez, antxoaren espeziea bere onera etorri da sei urtetan harrapaketa bikainak egon ondoren.
- Bioman kanpainari eman zaio hasiera, Bizkaiko golkoan antxoaren biomasa kalkulatzeko helburuarekin; zientzialariek antxoaren populazioa kalkulatuko dute eguneko arrautza ekoizpena aztertuz
Getarian “Antxua Eguna” ospatzen ari ziren egun berean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek antxoa kanpainaren hasierako datuak aurkeztu ditu, kostaldeko herri horren alkate Nika Lertxundi ondoan zuela, eta aurkezpenean esan duenez, “Euskadiko arrantzaleek jada 8 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte, kiloko prezioa 1,75 euro izanik batez beste”. Zentzu horretan, Orozen hitzetan, “kanpaina modu onean hasi da, espero baino lehen, eta antxoa ugari eta oso kalitate onekoak harrapatu dira gure kostaldeetatik gertu”. Berdelari dagokionez, Orozek adierazi du “berriki bukatu den kanpainan 8,1 milioi kilo arrain harrapatu dira, eta batez besteko prezioa 0,73 eurokoa izan da kiloko. Aurreko ekitaldian baino harrapaketa gutxiago izan dira (11 milioi kilo – kiloa 0,58 euroan), baina batez besteko salmenta prezioa gainditu da.
Antxoa eta berdel harrapaketen gaineko datuak
OHARRA: 2015eko kanpaina amaierako datuak / 2016ko apirilaren 30eko datuak
|
Antxoa |
||
|
Bolumena (kg) |
Balioa 1.salmentan (€) |
Batez besteko prezioa (€/kg) |
2015 |
11.857.687 |
20.045.878 |
1,69 |
2016 |
8.001.066 |
14.021.997 |
1,75 |
|
Berdela eta betaundia |
||
|
Bolumena (kg) |
Balioa 1.salmentan (€) |
Batez besteko prezioa (€/kg) |
2015 |
11.166.422 |
6.521.482 |
0,58 |
2016 |
8.119.816 |
5.895.054 |
0,73 |
OHARRA: 2015/2016 KANPAINA AMAIERAKO DATUAK
Bioman kanpaina
AZTIk, Itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoak, kanpaina berri bati ekin dio Bizkaiko golkoan dagoen antxoa populazioa kalkulatzeko. Maiatzaren 5ean 15 ikertzailek osatutako talde bat Ramon Margalef eta Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan abiatu zen Pasaiako portutik (Gipuzkoa) antxoaren ugalketa eremuan ibiltzeko eta egunean ekoizten duten arrautza kopurua aztertuz antxoaren populazioa kalkulatzeko. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak eta Europako Batzordeak finantzatuta dago, Arrantza tokien Laginketaren gaineko Erregulazio Europarraren barruan (Datu Bilketarako Esparru Europarra); eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren Arrantza Idazkaritza Orokorraren laguntza du, Emma Bardan itsasontzia berak jarritakoa baita.
Juvena kanpainaren osagarria
Udaberriko Bioman azterketa udazkenean egingo den Juvena kanpainarekin osatuko da. Juvena kanpainan, AZTIko zientzialariek Bizkaiko golkoan dagoen antxoa gazte kopurua kalkulatzen dute, hurrengo urtean seguruenik horiek antxoa heldu bihurtuko baitira. Horrela, teknikariek aurreikusi dezakete zenbat antxoa sartuko den hurrengo urtean antxoa helduen populazioaren barruan, arrantza tokiei eutsita. Kalkulu horrekin espeziearen harrapaketa onargarrien gainean (TAC analitikoak) gomendioak eman daitezke behar besteko aurrerapenez.
Hala, 2015eko Juvena kanpainaren emaitzek berretsi zuten antxoa masa une egokian zegoela Bizkaiko golkoan, eta iragarpen horiek gauzatzen ari dira orain, euskal arrantza ontziak egun hauetan jada harrapatzen ari diren antxoa tonek erakusten dutenez.
-
2016-05-06
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: Getarian gara Antxuaren eguna ospatzen, giro ezin hobean #getaria #antxuaeguna https://t.co/WjxAFVqRR3 https://t.co/wnKz… -
2016-05-06
Comentario de Twitter:
Getarian gara Antxuaren eguna ospatzen, giro ezin hobean #getaria #antxuaeguna https://t.co/WjxAFVqRR3 https://t.co/wnKzigdP2R