
HAEE-k herri-administrazioaren, zuzenbide publikoaren eta administrazio-zientziaren arloetako dibulgazio zientifikoko lanetarako laguntzak deitu ditu
- 24.000 euroko laguntzen bidez, EAEko herri-administrazioen eraginkortasuna hobetzen lagundu nahi da.
Gaur, ostirala, argitaratuko dute EHAAn HAEEk deitutako merezimendu-lehiaketaren deialdia, 2016-2017 aldian herri-administrazioarekin, administrazio-zientziarekin eta zuzenbide publikoarekin lotutako lanei guztira 24.000 euroko bi diru-laguntza esleitzeko.
Laguntzen helburua hiru arlo horietan ikerketa dinamizatzea eta sustatzea da, baita EAEko herri-administrazioen eraginkortasunerako lagungarri izan daitezkeen lanak sustatzea ere.
Diru-laguntzak kontsolidatutako edo helburu horretarako sortutako talde batek egindako ikerketa-proiektuei zuzenduta daude. Ondorioz, bi diru-laguntza deituko dira, bakoitza 12.000 eurokoa. Batzorde bat eratuko da diru-laguntzak esleitzeko. Besteak beste, alderdi hauek hartuko ditu kontuan: ikerlarien curriculuma eta lanaren interesa eta garrantzia, lanaren izaera berritzailea, diseinua, bideragarritasuna eta proposatutako ikerketa-metodologia.
Eskaerak www.ivap.euskadi.eus webgunean egin beharko dira online, bihar eta hurrengo egunetik 32 egun naturaleko epean.
-
2016-05-18
Comentario de Twitter:
Ayudas de @IVAP_eus para investigaciones en administración pública, derecho público o ciencia de la administración ⏩ https://t.co/JGuxgWiYva -
2016-05-18
Comentario de Twitter:
.@IVAP_eus-en laguntzak herri-administrazio, zuzenbide publikoa eta administrazio-zientziaren arloetan ikertzeko ⏩ https://t.co/4jgHiSvR1U -
2016-05-12
Comentario de Twitter:
Ayudas de @IVAP_eus para investigaciones en administración pública, derecho público o ciencia de la administración ⏩ https://t.co/JGuxgWiYva -
2016-05-12
Comentario de Twitter:
.@IVAP_eus-en laguntzak herri-administrazio, zuzenbide publikoa eta administrazio-zientziaren arloetan ikertzeko ⏩ https://t.co/4jgHiSvR1U -
2016-05-06
Comentario de Twitter:
RT @IVAP_eus: Herri-administrazioaren, zuzenbide publikoaren eta administrazio-zientzien lan zientifikoetarako laguntzak https://t.co/TjpDV… -
2016-05-06
Comentario de Twitter:
Las solicitudes se harán a través de nuestra web, el plazo estará abierto desde mañana y durante 32 días https://t.co/owBMUZ4dDO @Gob_eus -
2016-05-06
Comentario de Twitter:
Eskaerak gure webgunean egin beharko dira online, bihar eta hurrengo egunetik 32 egun naturaleko epean https://t.co/TjpDV2Mfvz @Gob_eus -
2016-05-06
Comentario de Twitter:
Herri-administrazioaren, zuzenbide publikoaren eta administrazio-zientzien lan zientifikoetarako laguntzak https://t.co/TjpDV2Mfvz @Gob_eus