Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak Pedro Uriguen gudariari dagozkion gorpuzkiak, ofizialki identifikatuta, entregatu dizkie senideei

2016.eko maiatzak 08
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko gudariaren gorpuzkiak 2015eko abuztuan atera zituzten hobitik, zenduaren iloben aurrean.
  • Auzoko batek aurkitu zuen gorpua, eta isilean lurperatu leku gorde batean.

Eusko Jarularitzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak,  Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok, Aranzadi Elkarteko presidente Paco Etxeberriak eta  Mendatako alkate Joseba Malleak gaur goizean entregatu dizkiete Pedro Uriguen gudariari dagozkion gorpuzkiak, identitatea egiaztatuta, haren senideei. . Gaurko ekitaldia Mendatako udaletxean izan da.

Gerra zibilean aritutako eusko gudariaren gorpuzkiak aurkitu eta hobitik atera zituen iazko abuztuan Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikari talde batek Etxebarria auzitegi-antropologoaren zuzendaritzapean, Mendatako (Bizkaia) Marmiz auzoan. Gorpuzkiak hobitik atera ondotik, identifikatzeko lanei ekin zion talde hark, eta gaur goizean eman dituzte amaitutzat Pedro Uriguenen ilobei gorpuzkiok eta objektu pertsonal batzuk entregatuta. Prozesu hau Aranzadiko ikertzailea den Lourdes Herrastik azaldu du ekitaldian.

Itxura batean, Pedro Uriguen zornotzarra, Otxandiano batailoikoa, 1937an apirilean hil zen batailoia Gernika defendatzera zihoala. Baserritar batek aurkitu zuen gorpua, eta leku gorde batean lurperatu, hilobia gurutze batekin markatuta. Gerora, Zornotzako komentu batera modu anonimoan bidali zituen soldaduaren dokumentazioa eta lurperatu zuten lekuaren azalpenak. Kasualitatez, komentu horretan hildako gudariaren bi anai zeuden eta horrek ahalbidetu zien senideei hilobian gurutze eta argazki bat jartzea. Urtero, gudariaren memoria ohoratzeko, lore zorta jartzen zuten.

Gerora, Uriguen ezagutzen zuten fraide batzuei gudari hilari buruzko dokumentazioa iritsi zitzaien modu ilunean, zehazki, hilobiaren kokapena. Horri esker, bere senideek isilean ohoratu ahal izan zuten gudariaren memoria hainbat urtez.

2015eko urtarrilaren amaiera aldera, inguruetako baserritarrei eta senideei esker, Mendatako Marmiz auzoan gudari baten –Pedro Uriguen izan zitekeena– hezur batzuk aurkitu eta hobitik atera zituzten, baita botoi beltz batzuk, sardexka eta koilara bana eta zenbait kartutxo ere. Gaur, egiaztapen-lanak jada bukatuta, Pedro Uriguenen gorpuzkiak senideei entregatu dizkiete.

6 iruzkin
  • @basterra_maider
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ayer entregamos los restos mortales del gudari Pedro Uriguen a sus familiares tras su identificación oficial ➡ https://t.co/4wD

  • @mikel_uriguen
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Atzo, Pedro Uriguen gudariari dagozkion gorpuzkiak, ofizialki identifikatuta, entregatu dizkiegu senideei ➡ https://t.co/MtNyC

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ayer entregamos los restos mortales del gudari Pedro Uriguen a sus familiares tras su identificación oficial ➡ https://t.co/VF

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Atzo, Pedro Uriguen gudariari dagozkion gorpuzkiak, ofizialki identifikatuta, entregatu dizkiegu senideei ➡ https://t.co/MtNyC

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Atzo, Pedro Uriguen gudariari dagozkion gorpuzkiak, ofizialki identifikatuta, entregatu dizkiegu senideei ➡ https://t.co/MtNyCwqbCn

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Ayer entregamos los restos mortales del gudari Pedro Uriguen a sus familiares tras su identificación oficial ➡ https://t.co/VFTWcAINBG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak