Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal zinema nazioartekotzeko laguntza

2016.eko maiatzak 05
  • Hautatutako proiektuek aholkularitza profesional pertsonalizatua jasoko dute, nazioarteko bazkideak eta finantziazioa aurkitzeko.  V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartzeko aukera ere bai, Donostiako Zinemaldian
  • Internationalising European Film Production Business deialdia ireki da, nazioarteko bokazioa duten zinema proiektuentzako aholkularitza lortzeko
  • Izena emateko azken eguna, maiatzak 26

Zineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadirekin elkarlanean, nazioarteko bokazioa duten proiektu zinematografikoentzako aholkularitza antolatu dute. Nazioartekotzea eta Europako finantziazioa bilatzen duten euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuordetzak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza eta babesa emateko politiken baitan kokatzen da. Donostiako Zinemaldiarekin lankidetza estuan antolatua izaki, deialdi honen bidez, Zinemaldiak gure ikus-entzunezko industriarentzat plataforma gisa duen potentzialtasuna ere baliatu nahi da.

Aholkularitza hauen helburua da, aukeratutako proiektuei nazioartekotzean laguntzea,  eta nazioarteko bazkideak edo finantziazioa aurkitzeko lanean bidelagun izatea. Aholkularitza profesional eta pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak…).

Aukeratutako egitasmoei bideratutako aholkularitza pertsonalizatuaz gain, Masterclass bat ere egingo da, profesional guztientzat irekia, ekainaren 29an (ikus atxikitako egitaraua). Masterclass-ak ondorengoak izango ditu ardatz:

  • proiektuen nazioarteko indarrak identifikatu.
  • inbertsoreetara nola iritsi.
  • Europan dauden finantziazio bideen berri eman.

Aholkularitza jardunaldiei dagokionez biak Tabakaleran egingo dira.

  • Lehen saioa: ekainak 30 eta uztailak 1
  • Bigarren saioa: irailak 14 eta 15

Guztira sei proiektu izango dira hautatuak saio horietarako. Aurrez aurreko zein online bidezko aholkularitza uztailaren lehen astetik iraila arte egingo da. Amaitzeko, guztia praktikan jarriko da V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Deialdian, Donostiako zinemaldiaren barnean. Hitzordu honetarako harreman eta kontaktu profesionalez osaturiko lan-agenda mardula prestatuko zaie.


Masterclass-a eta aholkularitza saioa Juliane Schulzek, Berlingo finantza analista ospetsuak emango ditu; industria zinematografiko eta ikus-entzunezko finantza instrumentu berritzaileak sortzen dituen aholkulari espezializatua da Schulz. Azken 17 urtetan produkzio zinematografiko sektoreko enpresentzat finantza eta negozio aholkulari gisa lan egin du. Halaber erakundeen funts finantziazioen aholkulari izan da.
 

 

FITXA TEKNIKOA

 

Deialdia: Internationalising European Film Production Business


Tutorea: Juliane Schulz
Data eta tokia: Bi aurrez aurreko bilera ekainean/uztailean eta irailean eta aholkularitza online hilabete horien artean. Saioak Zineuskadiko bulegoan egingo dira (Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua)
Aholkularitzaren helburua: aukeratutako proiektuei nazioartekotzean laguntzea, eta nazioarteko bazkideak edo finantziazioa aurkitzeko lanean bidelagun izatea. Aholkularitza profesional eta pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak…)
Nori zuzendua: Euskadin egoitza duten eta garapen fasean edo errodatzen ari diren film luzeak dituzten ekoizleen proiektuei zuzenduta.
Parte hartzeko baldintzak: Juliane Schulz-ek hautatuko ditu proiektuak. Gehienez sei proiektu hautatuko dira.
Lan-hizkuntza: Ingelesa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Sinopsia.
  • Aurkibidea.
  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).Finantzazio plana.
  • Finantziazioaren egoera.
  • Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.
  • Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).
  • CV: enpresarena eta ekoizlearena.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin gehienez bi orrialdeko txostena bidali behar da.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nere__
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Apoyo a la internacionalización del #CineVasco ➡ https://t.co/zh01kfVn9p https://t.co/Nk1lQff5Ns

  • @knazabal
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Apoyo a la internacionalización del #CineVasco ➡ https://t.co/zh01kfVn9p https://t.co/Nk1lQff5Ns

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)