Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria ASLEk Euskalduna Jauregian egin duen biltzarraren itxiera-ekitaldian izan da

2016-05-06

Urkullu babesa adierazi dio, Euskadin konfiantza eta egonkortasuna sustatzeko

Iñigo Urkullu lehendakaria ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea) Euskalduna Jauregian egin duen biltzar orokorraren itxiera-ekitaldian izan da gaur. Lehendakariak babesa eskaini die enpresei, Euskadin konfiantzazko giroa eta egonkortasuna sustatzen jarraitzeagatik, eta konfrontazioari uko egiteagatik.

Lehendakariak, hitzaldiaren hasieran, orain hiru urte biltzar horretan bertan lehendakari izendatu berritan egin zituen hitzak gogora ekarri ditu. Ekonomiako joera-aldaketa nabarmendu du, kohesioa eta zerbitzu publikoak bermatzea lehentasun direna. Izan ere, ekonomia eta enplegu-sorrera hazi egin dira bederatzigarren hiruhilekoz jarraian. Urkulluk, alabaina, ziurgabetasunak eta konpondu ez diren arazoak daudela aitortu du.

Horiek horrela, lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak enpresei babesa eskaintzen jarraituko duela, Euskadin «konfiantzazko giroa» eta «egonkortasuna» sortzeko. Urkulluk konfrontazioa baztertzearen alde egin du apustu, eta adostasunak sortzearen alde, egonkortasunaren eta hazkundearen bidetik aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Gizarte-ekonomiako enpresek ekonomian eta enpleguan egindako ekarpena ere goraipatu du. «Etorkizunari begirako proiektuak dituzten enpresak behar ditugu, berritzaileak eta dinamikoak, arlo sozialean justuak direnak eta lurraldearekin konprometituta daudenak», gaineratu du. 

4 iruzkin
  • @Gertjantheunise
    2016-05-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu ha asistido a la clausura de la Asamblea de ASLE en el Palacio Euskalduna ➡ https://t.co/dJyN9qSqJR

  • @Gertjantheunise
    2016-05-08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @iurkullu lehendakaria ASLEk Euskalduna Jauregian egin duen biltzarraren itxiera-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/lLZxVd5vAn

  • @Gob_eus
    2016-05-06

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu lehendakaria ASLEk Euskalduna Jauregian egin duen biltzarraren itxiera-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/lLZxVd5vAn

  • @Gob_eus
    2016-05-06

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari @iurkullu ha asistido a la clausura de la Asamblea de ASLE en el Palacio Euskalduna ➡ https://t.co/dJyN9qSqJR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)