Berriak
Eu

Makineria tailerra: araudia eta laneko segurtasuna

2016.eko maiatzak 06

OSALANek- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, makineria erabiltzerakoan arriskuen prebentzioa sustatzea du helburuetako bat. Horretara bideratuta, jardunaldia egin du gaur Bilbon, “Makineria, araudia eta laneko segurtasuna” izenburupean.

2014tik EAEn izaten ari den industria aktibitatearen hazkundea dela eta, istripu-arriskua ahal den heinean gutxitzeko esfortzuak berritzea dakar. Izan ere, gurea, industria gunea izanik, langileentzako arrisku iturri ohikoena makineriaren erabilera da. Zehazki, 2015ean lanaldian, baja eragin zuten 9.094 lan istripu izan ziren industria sektorean eta hauetatik %58 makinak harrapatuta gertatu ziren.

Egoera honi aurre egiteko, 2015ean OSALANek “Makinetako Segurtasunaren oinarrizko egiaztapenak langileen esku jartzeko” gida kaleratu zuen. Horretaz gain, bigarren eskuko makinak erosterakoan kontuan izan behar diren irizpideak jasotzen dituen agiria ere kaleratu zuen; eroslearentzako zein saltzailearentzako bete beharrekin. Guztia, nola bestela, gai honetan araudi europar zorrotzarekin bat eginez. Araudi honek ezartzen ditu makineria berria kaleratu behar dituenarentzako oinarrizko segurtasun betebeharrak, makineria diseinatu dituenarentzako betebeharrak, eta martxan jartzeko egin beharrekoak. Horretaz gain, OSALANeko teknikariek 600 bisita baino gehiago egin dituzte, 517 enpresetara. SPRIk makineria berria erosteko ematen dituen diru laguntza eskatu duten enpresetara egindako bisitak dira. Helburua, erositako makineriak beharrezko segurtasun neurriak betetzen dituela egiaztatzea da.

Laneko portaera seguru eta osasuntsuak bultzatzeko, jardunaldi hau egiterakoan, OSALANek bultzada berria eman nahi dio egindako lanari makineria darabilten enpresei, makinak langileen eskura jarri aurretik egin beharrekoak diren ikuskaritza teknikoak zein diren ezagutarazteko eta segurtasun eta osasun kultura zabaltzeko. Finean, enpresaren baitan laneko arriskuen prebentzio sistema integratzeko eta batez ere, ahal den neurrian lan istripuak eta haien ondorioak sahiesteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)