Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu larunbat honetan Eibarko autobus zerbitzuan

2016.eko maiatzak 05

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak aldaketak sartuko ditu datorren larunbatean, maiatzaren 7an, bere autobus zerbitzuan, Eibartik igarotzean, goizeko 09:00etatik aurrera, Multikirola egunaren ospakizuna dela eta, herriaren erdigunea oinezkoentzako erreserbatuko delako.

Goizeko 09:00etatik aurrera indarrean egongo diren zerbitzu aldaketak hauek izango dira:

MALLABIA – ONDARROA LINEA

Ondarroarantz doazen zirkulazioek, Untzagan (Taxi geralekuaren aurrean) geratu ondoren, Ermurantz jarraituko dute, Elgoibarko noranzkoan saihesbidera Amañako biribilgune berritik sartuz. Saihesbidetik jarraituko dute Geltoki kaletik sartzeko eta handik Bidebarrieta kalera heltzeko. Puntu horretatik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.

Aurkako noranzkoan, ohiko ibilbidea egingo da.


ERMUA – DONOSTIA LINEA AP-8TIK

Donostiarantz doazen autobusek, Untzagan (Taxi geralekuaren aurrean) geratu ondoren, Ermurantz jarraituko dute, Donostiako noranzkoan saihesbidera Amañako biribilgune berritik sartuz. Saihesbidetik jarraituko dute Elgoibarko Urazandi geralekuraino. Puntu horretatik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.

Aurkako noranzkoan, ohiko ibilbidea egingo da.

 EIBARKO UDAL ZERBITZUA (UDALBUS)

Azitainetik Amañara doan goizeko 09:00etako zerbitzuaren ondoren, UDALBUS zerbitzua eten egingo da. Beraz, maiatzaren 7ko azken zerbitzuak hauek izango dira:

• Goizeko 08:40ko irteera Amañatik Azitainerantz.
• Goizeko 09:00etako irteera Azitianetik Amañarantz.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko