Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak inauguratu du Segurtasuna eta Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Kongresua

2016.eko maiatzak 05

2016ko Parez Pare jardunaldien barruan egingo da sinposioa

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Segurtasuna eta Giza Eskubideei buruzko kongresua inauguratu du gaur goizean Bilboko Itsas Museoan. Kongresu hori 2016ko Parez Pare jardunaldien barruan dago eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzaz.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek amaiera emango dion kongresuaren helburua da giza eskubideen, segurtasunaren eta polizia-egitekoaren gaineko alderdiak aztertzea, segurtasunari, poliziari, giza eskubideei eta horiei loturiko esparruen ikuspegi teoriko-praktikoa landuta.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La consejera de Seguridad ha inaugurado esta mañana el Congreso Internacional sobre ‘Seguridad y Derechos Humanos’ ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Seguridad ha inaugurado esta mañana el Congreso Internacional sobre ‘Seguridad y Derechos Humanos’ ➡ https://t.co/47yFck66z0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)