Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bultzada eman dio Zas! zurrumurruen aurkako sareari

2016.eko maiatzak 05

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren bitartez, bultzada eman dio ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareari. Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea da, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik.

 

Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzarora ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko.

ZURRUMURRUEN aurkako estrategia estuki dago lotuta genero, gizarte-inklusio, dibertsitate funtzional, erlijio-aniztasun, sexu-joeraren ikuspuntuekin, gizarte-kohesioan okerreko eragina baitute estereotipo ezkor, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuek.

Ekimen horren helburuak ezagutza, difusioa, esperientziak eta integrazioa dira. Horiek honela zehaztu daitezke hurrenez hurren: jardunbide egokiak ezagutzeko eta aztertzeko lekua izatea, ZURRUMURRUEN aurkako estrategiarekin bat; komunikazio-bide bat sustatzea Euskadin sorturiko zurrumurruen aurkako ekimenek duten eragin sozialaren berri emateko eta indartzeko; elkarren arteko edo koordinaturiko lan-esperientziak sortzea, sarean partekatzeko modukoak, eta beste erakunde eta instituzioei eskaintzeko; eta Eragile sozial eta instituzional berriak gehitzea, haiekin esperientziak eta helburuak partekatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren bitartez, bat egin du ZAS! ekimenarekin. Ekimen horren partaide dira, halaber, honako erakunde hauek:Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Bizkaiko Foru Aldundia; Aduna, Basauri, Bilbo, Donostia, Eibar, Errenteria, Gasteiz, Getxo, Hernani, Ibarra, Ordizia, Portugalete, Tolosa eta Zarauzko udalak eta Tolosaldea Garatzen garapenerako agentzia. Horiez gain, honako elkarte hauek ere partaide dira: Accem, Cear Euskadi, Cáritas Bizkaia, Ellacuría Fundazioa, Sos Arrazismoa Gipuzkoa, Matiz elkartea, Amekadi, Harresiak Apurtuz, Educación y Cooperación - EDUCO Fundazioa, Munduko Medikuak eta Getxoko Etorkinen Plataformen Federazioa..

ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea

2011 urtetik aurrera hainbat ekimen sozial eta instituzional abian jarri ditugu Zurrumurrurik EZ estrategiarekin gizartea sentsibilizatzeko estrategiaren barnean.

2011n Eusko Jaurlaritzak Aurre Egin Zurrumurruari ekimena abiarazi zuenetik, talde finko batek eutsi dio lanari eta gure lurraldean zurrumurruen aurka egin diren ekimen ugari elkarlotu ahal izan ditu. Era berean, Estatuko eta nazioarteko antzeko ekimenekin harremanetan jarri eta lan eremuak antolatu dira, Europako Kontseiluaren eta Integraziorako Europako Funtsaren laguntzarekin.

Hala, Euskadiko lurralde osoan egin eta prestatu dira Zurrumurruen aurkako prestakuntza-tailerrak, antzerki-tailerrak, ikus-entzunezkoak, bertso-saioak, ikasmaterialak eta sentsibilizazio-materialak, literatura eta bestelakoak, gizarteko eremu askotara iristeko eta era integralean lan egiteko.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alorza
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea ➡ https://t.co/9otG8yR6kU #Interculturalidad #Racismo

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak bultzada eman dio Zas! zurrumurruen aurkako sareari ➡ https://t.co/bYnZs1m3ae #Arrazismoa #KulturaArtekotasuna

  • @GetxoIcc
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea ➡ https://t.co/9otG8yR6kU #Interculturalidad #Racismo

  • @MaxiPenas
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea https://t.co/yT4xcKEGRY vía @Irekia

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea ➡ https://t.co/GJa4JhfszP #Interculturalidad #Racismo

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea ➡ https://t.co/9otG8yR6kU #Interculturalidad #Racismo

  • @Zas_Antirumor
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco impulsa la red Zas! zurrumurruen aurkako sarea ➡ https://t.co/9otG8yR6kU #Interculturalidad #Racismo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)