Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu du Konstituzio Auzitegian Espainiako elikagaien kalitatearen defentsari buruzko legeak hainbat eskumen urratzen dituelako

2016.eko maiatzak 05
  • Honekin Eusko Jaurlaritzak 19 aldiz jo behar izan du Konstituzio Auzitegira Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko. Errekurtso hau aurkeztu du sei hilabeteko alde biko negoziazioaren ondotik adostasunik ez delako lortu.
  • Espainiako gobernuak oinarrizko zehapen-araubide zehatz, gehiegizko eta uniformea ezarri nahi du, eta informazio-sistema zentralizatu bat, inspekzioak eta kontrolak egiteko Ertzaintza kontuan ez duena hartzen.
  • Eusko Jaurlaritzak gogoratu duenez, Euskadik badu jada elikagaigintzaren arloa arautzen duen lege propioa: 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu du Konstituzio Auzitegian Elikagaien kalitatea defendatzeari buruzko 28/2015 Legearen, uztailaren 30ekoaren, zenbait manuren aurka, Euskadik, Gernikako Estatutuaren 10.9 artikuluaren arabera, nekazaritzako elikagaien gainean dituen eskumenak urratzen dituztelako. Errekurtsoa aurkeztu du Estatuaren eta EAEren arteko alde biko batzordeak sei hilabetez luzatu diren negoziazioetan porrot egin ondotik. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak honako artikuluen aurkako errekurtsoa aurkeztu du: 12., 13., 14., 15., 17., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 26.a, baita lehenengo xedapen gehigarria eta xedapen iragankor bakarra ere.

Eusko Jaurlaritzak salatu duenez, Espainiako Gobernuak beste behin ere gehiegikeriaz jokatu du legedia mugarik gabe hedatuz Euskadik Gernikako Estatuak onartutako eskumen esklusiboa duen arlo batean, honakoan nekazaritzako elikagaiak. Ildo horretan, kontuan izan behar da Euskadik baduela jada elikagaigintzaren arloa arautzen duen lege propioa: 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa, zehapeneko erregimen propioa ere aurreikusten duena.

Horri muzin eginez, Espainiako Gobernuak, «jarduera ekonomikoaren plangintza orokorra» koordinatzeko gaitasuna erabiliz aitzakia gisa, elikaduraren arloan sortu du zehapeneko erregimen hain sakona eta uniformea, non konstituzio aurkako eta gehiegizkoa den. Onartutako kontrol eta zehapen-sistemak ia erabat hustu eta ezeztatzen ditu Euskadiren eskumen esklusiboak, Estatuko legediak agintzen duena betearazte hutsera mugatuz Euskadiren zeregina. 

Gainera, pentsuen eta animalien elikagaien kontrolen gaineko informazio sistema erabat zentralizatua ezartzen du Estatuko legegileak, Ertzaintza inspezioak eta kontrolak egiteko kontuan ez duena hartzen. Legeak jardun hauek SEPRONAri dagokiola ezartzen du, Guardia Zibilaren zerbitzua izanez. Helegiteak Ertzaintza polizia integrala dela, Gernikako Estatutuan 17. artikuluan ezartzen den moduan, hori dela eta jardun berdinak egiteko ahalmena duela gogoratzen du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak berriz ere nabarmendu behar du Espainiako gobernuak beretzat hartzen dituela bereak ez diren eskumenak, jarduera ekonomikoaren plangintza orokorra koordinatzeko aitzakian.


AUZIAK KONSTITUZIO AUZITEGIAN

Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak 19 aldiz jo behar izan du Konstituzio Auzitegira, Espainiako beste hainbeste arauk eragindako eskumen-gatazkak ebazteko. Hauek dira: 

  1. 15/2015 Lege Organikoa, urriaren 16koa, urriaren 3ko Konstituzio Auzitegiari buruzko 2/1979 Lege Organikoa erreformatzeko, Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak bete daitezen, zuzenbide-estatuaren berme gisa.
  2. 16/2014 Errege Lege-Dekretua, abenduaren 19koa, enplegua suspertzeko programa arautzen duena.
  3. 1/2013 Errege Lege-dekretua, urtarrilaren 25ekoa, langabeziagatiko prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena.
  4. 18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzekoa.
  5. 1/2014 Legea, otsailaren 28koa, lanaldi partzialeko langileak babesteari eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa.
  6. 23/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, lan-ikuskaritza eta Gizarte Segurantza arautzekoa.
  7. 8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoa.
  8. 2012rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
  9. 2013rako Aurrekontuen Espainiako Legea.
  10. 4/2013 Errege Lege-dekretua, otsailaren 22koa, eta 11/2013 Legea, uztailaren 26koa, ekintzaileari laguntzeko eta hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  11. 1/2015 Errege Lege-dekretua, uztailaren 24ko, Medikamentuen eta osasuneko produktuen erabilera arrazionala bermatzeko legearen testu bategina onartzekoa.
  12.  Estatuko 20/2012 Errege Lege-dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  13. 14/2012 Errege Lege-dekretuaren, hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzkoaren, gainerako guztia.
  14.  16/2012 Errege Lege-dekretuaren, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta sistemaren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoaren, gainerako guztia.
  15. 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, elikagaien kalitatea defendatzekoa.
  16. 1506/12 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoen zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak zehazteko oinarriak ezartzen dituena.
  17. 126/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen duena.
  18. 1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkatzeko txartela igortzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak erregulatzen dituena. 
  19. FOM/710/2015 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, Interes Orokorreko Trenbideen eta Trenbide Sareko interes orokorreko bide-zatien katalogoa onartzekoa.

 

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Garbi_txu
    2016.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus k gogoratzen du Euskadik badu jada elikagaigintzaren arloa arautzen duen lege propioa https://t.co/6cH1MuCkqe

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @jerkoreka: Honekin @Gob_eus k 19 aldiz jo behar izan du KA-ra Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Honekin @Gob_eus k 19 aldiz jo behar izan du KA-ra Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko https://t.co/cHuxmWzvr0

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Recurso al Constitucional por vulneraciones competenciales de la ley española de defensa de la calidad alimentaria ➡ https://t.co/erLUvfmEhw

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus k gogoratzen du Euskadik badu jada elikagaigintzaren arloa arautzen duen lege propioa https://t.co/6cH1MuCkqe

  • @InakiIruizlaka
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Honekin @Gob_eus k 19 aldiz jo behar izan du KA-ra Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko https://t.co/6cH1MuCkqe

  • @InakiIruizlaka
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus recuerda q Euskadi cuenta con su propia legislación en la materia de Política Agraria y Alimentaria https://t.co/U

  • @InakiIruizlaka
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus recurre al TC las vulneraciones competenciales de la ley española de defensa de la calidad alimentaria https://t.c

  • @jerkoreka
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus k gogoratzen du Euskadik badu jada elikagaigintzaren arloa arautzen duen lege propioa https://t.co/6cH1MuCkqe

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Honekin @Gob_eus k 19 aldiz jo behar izan du KA-ra Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko https://t.co/6cH1MuCkqe

  • @jerkoreka
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Honekin @Gob_eus k 19 aldiz jo behar izan du KA-ra Espainiako arau baten kontrako helegitea jartzeko https://t.co/6cH1MuCkqe

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)