Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2016/05/12)

2016.eko maiatzak 12

Gai-zerrenda:
1. Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordearen irizpena, Euskadiko hirugarren sektore sozialari buruzko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\01\00\0012)
2. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Bilboko metroaren 4. eta 5. lineei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0206)
3. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, errefuxiatuen giza eskubideen defentsaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0906)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko ikasketei eta graduak eta masterrak ingelesez emateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0920)
5. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren biktimen defentsa eta babeserako europar direktiba espezifiko bat onetsi beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10\11\02\01\0930)
6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Haurreskolak partzuergoko kuotak gizarte-kohesiorako irizpideetara egokitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0929)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pentsioak osatzeko modalitateko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0917)
8. Mozioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako erremolatxa-sektorearen etorkizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0200)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)