Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Iosu Madariaga: «BirdFlyway, hegaztien migrazioen behaketa, ohitura berrien iturria da kulturan eta turismoan»

2016.eko maiatzak 05
  • «Eragin positiboa du landa-eremuko ekonomia-garapen jasangarrian».
  • Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Urdaibaiko Bird Centerrek eta La Navako (Palentzia), El Osoko (Avila) eta Doñanako (Huelva, Sevilla eta Cadiz) zentroek aldibereko aurkezpena egin dute.
  • Hegaztien bideak etapa berriak izango ditu Europan, Tåkern lakukoa (Suedia) eta Tajoren estuariokoa (Portugal)

 

 

Urdaibai, 2016 05 05

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Urdaibaiko Bird Centerrek eta La Navako (Palentzia), El Osoko (Ávila) eta Doñanako (Huelva, Sevilla eta Cadiz) zentroek aldi berean aurkeztu dute hegaztien migrazioaren behaketarako iBirdFlyAway proiektuaren ibilbidearen Espainiako zatia. Urdaibain egin den ekitaldian hartu du parte Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariagak. «Izan ere, hegaztiak behatzeko zaletasunak –birding-a– espezieen eta inguruneen kontserbazioaren aldeko kontzientzia pizten du eta, gainera, ohitura berriak sortzen ditu kulturan eta turismoan, landa-eremuko ekonomia-garapen jasangarriaren mesedetan», adierazi du Iosu Madariagak.

 

«Bada BirdFlyAway eta Donejakue Bidea parekatzen dituenik; proiektu berri honetan, zaleek Espainiako eta Europako naturaguneak bisitatu ahal izango dituzte, fauna-, historia-, natura-, kultura-, gastronomia- eta etnografia-ondarea ezagutzeko ondo antolatutako etapetan», azaldu du Madariaga sailburuordeak.

 

BirdFlyAway ekimenaren sustatzaileek, egindako etapak erregistratzeko, pasaportea sortu dute. Liburuxka betetzeko, erronka erraz batzuk bete beharko dira, tokian tokiko kultura-interesgune nagusiak bisitatu direla egiaztatuko dutenak. Sinbolikoki, EAEn, BirdFlyAway ekimenaren lehen pasaportea Bilboko Athletic Cluberi eman zaio, bidaia asko egiten dituenez.

 

«Gaur aurkeztu da proiektua, baina inaugurazio ofiziala maiatzaren 8an izango da, Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Nahi duen orok, beraz, Europako ibilbideko zentroak bisitatu ditzake, etapa horretako erronken gaineko informazioa jasotzeko edo bete duen erronkari dagokion zigilua jar diezaioten pasaportean. Hala bada, asteburutarako, zubitarako edota oporretarako aukera turistiko jasangarri bat sortu da», esan du Iosu Madariagak.


Urdaibain hegaztien migrazio-bideei buruzko zenbait nazioarteko proiektu gauzatzen dira, bi espezie hauei arreta berezia eskainiz: antzara eta arrano arrantzalea. Europako bidean, guztira, 600 espezietik gora daude.

 

Etapak

Hegaztien bideak etapa berriak izango ditu Europan, Suediako Tåkern lakua, antzaren migrazioaren abiapuntuetako bat, eta Tajoren estuarioa (Portugal) kasu. Bidearen mendebaldeko korridorean, arrano arrantzalearen ugalketa-eremua dagoen horretan, Eskoziako bi zentrok parte hartzen dute: Loch Garten eta Caerlaverok. Zortzi etapako bidea da, eta horietatik lau iberiar penintsulan daude: Urdaibai, La Nava, El Oso eta Doñana. Datozen asteetan etapa gehiago batuko zaizkio ekimenari Danimarkan, Finlandian, Frantzian, Holandan, Gambian eta Marokon.

 

Iosu Madariagak nabarmendu duenez, «Euskaditik hurbil, gure euroeskualdean eta korridore atlantikoan, Bordele alboan, natura-aberastasun eta espezie-aniztasun bikaineko hezeguneak daude, denborarekin ekimenarekin bat egin dezaketenak. Hasi besterik ez gara egin, baina seriotasunez ari garenez, honek itxura ona du».

 

Urdaibai Bird Centerreko zuzendari eta Aranzadiko Eraztuntze Bulegoko eraztuntzaile aditu José Mari Unamunoren esanetan, «bideen eta etapen pasaporteen izapideak bisitari-zentroetan egiten dira. Horiek eginda, etapen plangintza egiten da, eta hezeguneen gaineko informazioa jaso, betiere motxila eta prismatikoak hartuta».

 

Erronkak

Etapa osatzeko eta pasaportea zigilatzeko, naturazaleek hautatutako leku batzuk, naturagunea bera edota inguruak izan daitezkeenak, bisitatu beharko dituzte, eta argazkiak atera, betiere ingurunea errespetatuz, zaratarik egin gabe eta hegaztiengana eta gainerako animaliengana gehiegi hurbildu gabe. Argazki horiek bisitari-zentroak egiaztatu beharko ditu, erronkak bete badira, pasaportea zigilatu, eta etapa amaitutzat emateko. Etapa bakoitzeko erronkei buruzko informazioa, tartean, naturagunearen deskribapena, proposatutako ibilbideak edo hegaztien zerrenda, ibilbidearen fitxan dauden zentroetarako esteketan deskargatu daiteke.

 

Euskadin, BirdFlyAway ekimen turistikoaren kudeaketa Urdaibai Bird Centerreko teknikari-taldearen ardura da (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Urdaibai Bird Centerrekin harremanetan jartzeko: Helbide elektronikoa: urdaibai@birdcenter.org

Webgunea: www.birdcenter.org  Tel.: (+34) 94 625 11 57, (+34) 699.839.202.  Helbidea: Urdaibai Bird Center Aranzadi Zientzi Elkartea Orueta 7. Gautegiz Arteaga 48314 Bizkaia (Espainia). Zentrora etortzeko garraio publikoa (autobusa) erabiliz gero, jaitsi geltoki honetan: 4065 – Errekalde (Gauteguiz-Arteaga).

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Iosu Madariaga: «BirdFlyway, hegaztien migrazioen behaketa, ohitura berrien iturria da... https://t.co/udzQx8gMiO

  • @txabito
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Iosu Madariaga: “BirdFlyway”, u observación de aves en sus migraciones, genera nuevos... https://t.co/24A01ItSdE

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Iosu Madariaga: “BirdFlyway”, u observación de aves en sus migraciones, genera nuevos... https://t.co/24A01ItSdE

  • @Urune
    2016.eko maiatzak 05
  • @Urune
    2016.eko maiatzak 05
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Felix Naverán, José María Unamuno, Peli Basozabal, Paula Caviedes