Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskadiren turismo eskaintza berria Expovacaciones-en

2016.eko maiatzak 04
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, ostiralean inauguratuko du asteburu honetan barneko merkatua bultzatzeko eta informazioa emateko helburua duen turismo azoka hau.
  • Barneko turismoa 2015ean Euskadin izandako sarreren %14,7a izan zen eta pisu handienekoa da.
  • Bihar “Welcome” foro profesionala ospatuko da, 5 gunerekin, besteak beste Basquetourrek antolatutako “Welcome Touch” delakoa, turismo alorreko profesionalentzako berrikuntza teknologikoaren inguruko tailer praktikoekin.

Euskadik 300 metro karratuko standa eramango du “Expovacaciones”-era, BEC-en maiatzaren 6tik 8ra bitartean ospatuko den turismo azokara. Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak inauguratuko du azoka aurten.

“Expovacaciones” Euskadiko turismo azokarik zaharrena da eta barneko turismoari zuzendua dago, hau da,  Euskadiko turismo-enpresentzako hain garrantzitsua den euskal bisitariari. Merkatu hau 2015ean euskal establezimendu turistikoetan izandako sarreren %14,7a izan zen, 406.457 bisitarirekin eta 2014ean baino %7,7 sarrera gehiagorekin.

Euskadiko standak hiru informazio-gune izango ditu: Euskadi, Hiri ihesaldiak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), eta Euskading (Euskal Kostaldea, Gure Mendi eta Haranak, eta Arabako Errioxa), guztiak euskal mitologia eta jomugaren aniztasuna erakusten dituzten irudiekin jantzitako egurrezko kutxetan integratuak.

Aurten, gure jomugak azokako bisitariei eskainiko dizkien nobedadeen artean, euskal mitologiako liburuxkak, Euskal Kostaldea itsasotik liburuxkak eta 2016ko Euskadiko ekitaldien agenda.

Helmugari buruzko ezagutza aurkezteko eta sakontzeko euskal mitologia baliatzeko ideiak plazaratutako helburuari erantzuten dio; hain zuzen, Touring produktua lantzekoari. Alegia, Euskadin zehar etapatan ibil daitezela eta, ahal dela, iraupen luzeko egonaldietan, mitologia eta pertsonaia mitologikoak baliatuta erakargarri gisa.

Dena den, aurreko edizioetan bezala, jomuga guztiko liburuxkak, turismo-produktu ezberdinen mapak: city break, gastronomia, natura, turismo aktiboa (ibilbideak, surf, btt, Done Jakue Bidea, Inaziotar Bidea, birding-a, ibilbide berdeak, etab.), esperientzietako mapak, errepideetakoak eta euskal kostaldekoak egongo dira. Baita “Euskadi Gastronomika”-ko museoei, nekazalturismoei eta kanpinei buruzko informazioa ere. Basque Culinary Center-en gastronomia masterraren inguruko liburuxka ere emango da.

Standean Euskadi eta bere turismo produktuak sustatzeko bideo ezberdinak erakutsiko dira, mitologiari buruzkoak presentzia berezia izango badu ere, Fitur eta Btravel-en bezala, standaren diseinuaren ardatz nagusia delako.

Eta asteburuan, ekintza desberdin antolatuko dira:

Larunbata 7. Goizean. GASTROESPERIENTZIA SENTSORIALA, ARABAR ERRIOXAKO USAIN GOZO ETA ZAPORAREAREKIN. Oliba olioa eta Arabar Errioxako ardoa bertako produktuekin eginiko sormenezko sukaldaritzaren mokadu gozoekin uztartzea. Arabako Foru Aldundia.

Larunbata 7. Arratsaldean. TRIKITIXA. Standa alaitzeko txikitixa eta panderoa. Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Igandea 8. Goizean. VITORIA-GASTEIZ MAGIALDIA. Magialdia sustatzeko magia-erakustaldia standean. Laguntzailea: Vitoria-Gasteizko Udala.

WELCOME TOUCH

Bihar, azoka hasi aurretik, “WELCOME” deitutako foro interaktiboa ospatuko da BECeko Luxua aretoan. Sektoreko liderrak diren turismo arloko profesionalen topalekua, giza ingurune eroso batean ideiak eta proiektuak ezagutzeko, eztabaidatzeko eta partekatzeko eratua, berrikuntzaren eta sormenaren zerbitzura.

Foroak bost gune izango ditu eta helburua aukera profesional berriak sortzeko erreminta baliogarriak izatea da. Guneetariko bat “WELCOME TOUCH” delakoa da. Basquetourrek antolatuta, Mondragon Unibertsitateko Miguel Fernándezek eskainiko dituen formazio tailer praktiko ezberdinek izango ditu. Euskal turismo enpresei zuzendutako turismo alorreko berrikuntza teknologikoari lotuak eta, gehien jota, tailer bakoitzeko, 30 enpresa egongo dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak