Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du

2016.eko maiatzak 04
  • Hauexek dira Research Associate izateko hautagaien profilak bete beharreko ezaugarriak: 10 urte inguruko bikaintasunezko ikerketa-esperientzia, independentzia zientifikoa eta ikerketa-taldeak lideratzeko gaitasuna.
  • Research Associate programak hiru urtez behin egiteko moduko bi ebaluazio izango ditu, Euskadin era iraunkorrean lanean diharduten Research Professor edo ikertzaile kontsolidatuen kategoriara igaro ahal izateko.
  • Ekimen honen bitartez, Ikerbasquek ikertzaile karrerako etapa guztiak estali nahi ditu, ikertzaile gazteentzat zein zientzialari kontsolidatuentzat dagoen egungo eskaintza osatuko duen bitarteko proposamen baten bidez.
  • Gaur egun, Ikerbasquek 60 ikertzaile gazte kontratatuak ditu, bost urteko iraupena duten kontratuekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal sarearen barne dauden unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lan egiteko.

Bilbon, 2016ko maiatzak, 4.– Ikerbasque Fundazioak, ikertzaileak erakarri eta Euskal Zientzia Sistema indartzeko ezarria duen helburuari jarraiki, "Research Associate" deritzon programa berria abiarazi du, Ikerbasquek gaurdaino kontratatuak dituen ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko asmoz. Guztira, doktorego ondoko 10 urte inguruko esperientzia duten 60 ikertzaile gazte dira ekimen honi atxiki dakizkiokeenak, 13 herrialdetatik etorritakoak eta gehienak (% 44) zientzia esperimentaletan trebatutakoak. Ikertzaile hauen % 17 gizarte eta giza zientzietako espezialistak dira, % 12 tenologia eta matematikako adituak, eta gainerako % 27 bizitza eta medikuntza zientzietakoak.

Research Fellows edo ikertzaile gazteek bost urteko kontratuak izaten dituzte. Programa berri honen bidez, ikertzaile hauen karrera kontsolidatu nahi da, karrera Euskadin garatu nahi duten ikertzaileei Research Associate erako kontratua eskainiz, betiere lidergo, independentzia eta bikaintasun zientifikoa frogatua badute. Ekimen hau beren-beregi diseinatuta dago, bost urtez balioa frogatu duten zientzialari hauek epe luzeagoko jarraipena eman ahal diezaioten Euskadiko ikerketari.

Horretarako, Research Fellow-ei (ikertzaile gazteei) kontratuaren laugarren urtean ebaluazio batera aurkezteko aukera eskainiko zaiei. Kanpoko ebaluazioa izango da, Ikerbasqueko batzorde zientifikoak kudeatutakoa. Ebaluazioa gainditzen duten ikertzaileek Research Associate erako kontratua lortuko dute, eta hiru urtez behin beste bi ebaluazio gainditzen badituzte, Euskadin era iraunkorrean lanean diharduten Research Professor edo ikertzaile kontsolidatuen kategoriara igaroko dira. Honela, Ikerbasquek bikaintasun erizpide jarraituz ikertzaile karrera Euskadin egiteko dagoen eskaintza profesionala osatuko du.

Eskaera guztiak ebaluatzeko, meritu zientifikoarekin, bikaintasunarekin, lidergoarekin, heldutasun zientifikoarekin eta independentzia intelektuarekin lotutako irizpideak hartuko dira oinarritzat. Ebaluazioak nazioarteko komunitate zientifikoko kideek egingo dituzte (29 herrialdetako 200 ikertzailek). Prozesu osoa, ospe handiko sei katedradun eta ikertzailek osatutako Ikerbasqueko ebaluazio batzordeak koordinatuko du.

Research Associate programa Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren alde egin duen apustuaren ondorioa da, eta helburu bikoitza du: alde batetik, ikerketaren arloko proposamen globala eskaintzea, eta bestetik, bost urtez Euskadin lanean jardun duten ikertzaile gazte hauen alde erakundeetatik egin den ahaleginari errentagarritasuna ateratzea. Horrela, urtez urte, Euskadi aurrera egiten ari da zientziaren arloko europar erreferentziatzat kontsolidatzeko ahaleginean; nazioartean ikerketa aurreratu duen herrialdea garela aitortzen dute, nazioartean lanean diharduten euskal ikerketa-taldeei eta nazioarte mailako ikerketa egiteko dauzkagun baldintza egokiei erreparatuta.

IKERBASQUEri buruz

IKERBASQUE, autonomia erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek duela zenbait urtez geroztik ikerketa zientifikoaren alde egin duten apustua indartzea xede duen Eusko Jaurlaritzaren ekimen baten emaitza da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planean islatuta geratu dena. Euskadi I+G+b arloko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin horretan lagundu nahian, ikerketa arloko talentua erakartzeko gunea izatea da IKERBASQUEren jardunaren ardatz nagusia.

22 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LarreaMikel
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @MPAlonso
    2016.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @HETELFP
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du https://t.co/lIzWXG1vN5 @Irekia

  • @MU_gep
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du https://t.co/H7CDplMGRl @Irekia

  • @deustoNeuroLab
    2016.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: #ResearchAssociates
    @Ikerbasque sigue apuntalando la carrera investigadora en #Euskadi https://t.co/P0G6LFvrLO #resear…

  • @BorjaIzqOE
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @DPE_CSIC
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @crisgomez55

  • @ricardogyayo
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: #ResearchAssociates
    @Ikerbasque sigue apuntalando la carrera investigadora en #Euskadi https://t.co/P0G6LFvrLO #resear…

  • @AchucarroNeuro
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    #ResearchAssociates
    @Ikerbasque sigue apuntalando la carrera investigadora en #Euskadi https://t.co/P0G6LFvrLO #research #basquecountry

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du https://t.co/H7CDplMGRl @Irekia

  • @GetxoGazte
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du https://t.co/H7CDplMGRl @Irekia

  • @lanbideejgv
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasquek ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko programa berria abiarazi du https://t.co/H7CDplMGRl @Irekia

  • @mariajose_rgdp
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @fontanagallego
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @spidermanzano: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https:…

  • @spidermanzano
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co/FsGmr0NHau

  • @DrRaulDM
    2016.eko maiatzak 05

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co/Sc4QsjrN7P

  • @susaopina
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @EduardoGJR
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @aladroqe
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @eduolpe: Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co

  • @eduolpe
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasque pone en marcha un nuevo programa para consolidar la carrera de jóvenes investigadores e investigadoras https://t.co/gdgAAF566z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío (Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa)