Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Larruazabaleko Batzarraren 5. mendeurrena ospatuko du, Gernikako arbolaren kimu bat landatuta

2016-05-04

Urduñako Larruazabaleko Batzarraren ordenantzek 5. mende bete dituzte, eta Iñigo Urkullu lehendakariak urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du, Gernikako arbolaren kimu bat landatuta. Belandia, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti eta Mendeikako kontzejuek osatutako entitateak beren erakundeei eta ondasunei eutsi dieten Bizkaiko erakunde txikiak biltzen ditu.

Duela 500 urte Larruazabaleko Batzarra ohiturak eta usadioak onartzeko bildu ziren lekuan bertan, haritz zahar baten ondoan, lehendakariak haiengandik jasotako ondarea errekonozitu nahi izan du. Gainera, askatasunen defentsaren aldeko Batzarraren misioa berritzeko deialdia egin du. Lehendakaria ez ezik, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidentea, Idoia Aginako Urduñako alkatea eta Larruazabaleko Batzarra lau kontzejuetako alkateak ere izan dira ekitaldian, besteak beste.

Agintariek haritzaren ondoan ipinitako plaka oroigarria desestali dute, Larruazabaleko Batzarraren historiaren azalpena jasotzen duena. Ondoren, Belandiako elizara joan dira. Han, lau kontzejuetako alkateek gordetzen dituzten lau giltzekin soilik ireki daitekeen kutxa zahar bat dago, mendeetan bildutako Batzarraren artxiboa gordetzen duena.

Tenpluan Larruazabaleko Batzarraren 5. mendeurrena oroitzeko akta sinatu dute, eta Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduik Gernikako arbolaren kimuaren benetakotasun-ziurtagiria eman du.  

3 iruzkin
  • @zugazaga_kepa
    2016-05-04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariak Larruazabaleko Batzarraren 5. mendeurrena ospatuko du, Gernikako arbolaren kimu bat landatuta ➡ https://t.co/iK0

  • @Gob_eus
    2016-05-04

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari celebra el 500 aniversario de la Junta de Ruzabal con la plantación del retoño del árbol de Gernika ➡ https://t.co/ViHRqjDRHe

  • @Gob_eus
    2016-05-04

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Larruazabaleko Batzarraren 5. mendeurrena ospatuko du, Gernikako arbolaren kimu bat landatuta ➡ https://t.co/iK0J3daHzb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)