Berriak Lehendakaritza
Eu

Konstituzio Auzitegiak kautelaz bertan behera utzi ditu Eusko Legebiltzarrak onartutako Frackingaren Legearen zenbait artikulu

2016.eko maiatzak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzak gaur jaso du Espainiako auzitegi nagusiaren jakinarazpena, Espainiako jarduneko gobernuak aurkeztutako errekurtsoa izapidetzea onartzekoa
  • Erkorekak azaldu duenez, Suteak prebenitzeko eta Salbamenduei buruzko Legea erretiratzeko erabakia hasierako adostasuna galdu izanaren ondorio da

Konstituzio Auzitegiak kautelaz bertan behera utzi du Eusko Legebiltzarrak onartutako haustura hidraulikoaren aurrean ingurumena babesteko neurrien EAEko legearen zenbait artikulu. Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak jakinarazi du berria, gobernu-kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. 

Gaur goizean jaso du Jaurlaritzak Espainiako auzitegi nagusiak hartutako erabakiaren jakinarazpena, Espainiako jarduneko gobernuak arauaren zenbait manuren aurka jarritako konstituziokontrakotasun-errekurtsoa izapidetzea onartzekoa. Zehazki, Konstituzio Auzitegiak kautelaz bertan behera utzi ditu 3. eta 5. artikuluak, osorik, eta 2. eta 6. artikuluak, zati batean, baita lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak ere.

Erkorekak adierazi duenez, hori dela medio, aurkaratutako manuak ez dira indarrean jarriko, harik eta Konstituzio Auzitegiak ebazpena eman arte. Alabaina, gaineratu du Eusko Jaurlaritzak kautela-neurria kentzeko eskatuko duela.

SUTEAK PREBENITZEKO LEGEA ERRETIRATZEA

Jaurlaritzako bozeramaileak, halaber, jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak erretiratu egingo duela Eusko Legebiltzarretik Suteen prebentzio eta su itzaltze eta Salbamenduko zerbitzuetako lege-proiektua, Euskadiko su-hiltzaileen zerbitzuak arautzea eta koordinatzea xede zuena. Azaldu duenez, erabaki horren arrazoia da bere garaian, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietan agintean zeudela, testua babestu zuten alderdiek orain iritzia aldatu dutela, eta, ondorioz, ez dagoela nahikoa adostasunik gaiaren gainean. Erkorekak atsekabea adierazi du aurkeztu diren osoko zuzenketek galarazi egin dutelako proiektua legebiltzarreko eztabaidari esker aberastea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Wa6bep
    2016.eko maiatzak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El Tribunal Constitucional suspende cautelarmente la Ley del Fracking aprobada por el Parlamento Vasco https://t.co/MGiwDQAkTo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)