Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

169.600 euro irakasleak prestatzeko jardueretarako (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016.eko maiatzak 03

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaurko bileran, 2016-2017ko ikasturtean irakasleak prestatzeko jarduerak egiteko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei emateko diru-laguntzak deitzen dituena.

Diru-laguntzak lehiaketa-prozeduren bidez emateko prozesua arautzea du agindu honek helburu, 169.000 euroko zenbatekoan, 2016-2017 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan Lanbide Heziketako erdi eta goi zikloetako irakasleak prestatzeko jarduerak egiteko.

Ikastetxeko Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planean antzemandako premien ondoriozkoak izango dira deialdiaren helburu diren prestakuntza-jarduerak eta urteko planifikazioan sartuko dira. Irakasleen prestakuntza-premia horiek ikastetxearen helburuei eta lehentasunezko jarduerei egon beharko dute lotuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko