Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala (Gobernu Bilera 2016-05-03)
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2016-17 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntza eska ditzaten eta horien finantzaketa arautzen duena. Deialdi honen kargura eman daitezkeen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa 750.000 eurokoa da.
Eskaintza partzialak, modulu edo ikasgai solteetan matrikula egiteko aukera ematen dio Lanbide Heziketako ikasleari. Ohiko matrikulan, aldiz, ikasleek ikasturteko modulu guztietan matrikulatu behar izaten dute. Eskola orduetan bertaratzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du modalitate honetan, baina denbora gutxiago eskaintzen zaionez, ikasleak bestelako jarduera batzuekin bateratu dezake modulu hauen ikasketa.
Kualifikazio maila hobetu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua izaten da eskaintza partziala, beti ere Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldinzak betetzen badituzte. Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortzen ditu ikasleak. Matrikula ikasturte hasieran egin ohi da.
2015-2016 ikasturte honetan, Lanbide Heziketako itunpeko 11 ikastetxek eskaintzen dute eskaintza partziala. Zehazki, 15 heziketa-ziklotako 75 modulu, erdi mailakoak nahiz goi mailakoak.
-
2016-05-06
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Oferta Parcial ciclos FP, Se convoca centros privados concertados, a solicitar autorización-subvención curso 2016-17 https:/… -
2016-05-04
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Oferta Parcial ciclos FP, Se convoca centros privados concertados, a solicitar autorización-subvención curso 2016-17 https:/… -
2016-05-04
Comentario de Twitter:
Oferta Parcial ciclos FP, Se convoca centros privados concertados, a solicitar autorización-subvención curso 2016-17 https://t.co/gboN4yk9pV -
2016-05-04
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Oferta Parcial ciclos FP, Se convoca centros privados concertados, a solicitar autorización-subvención curso 2016-17 https:/…