Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

1,15 milioi euro Ikerbasqueri, ikertzaileak erakartzeko programarako (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016.eko maiatzak 03

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Ikerbasque Fundazioari 1.149.999 euroko diru-laguntza zuzena emateko erabakia hartu du, bikaintasuneko nazioarteko ikertzaileak erakartzeko programekin jarraitzeko, Research Fellow eta Research Professor deialdien bidez.

Bai Reserch Fellow programak eta bai Reserch Professorrek, ikerketarako talentua Euskadira erakarri eta bertan eustea dute helburu. Funtzio bikoitza dute bi deialdiek: batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne), eta bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea.

Ikerlari gazteentzako Research Fellow programak helburu hau du: Euskadin 100 ikertzaile gazte kontratatzea 2013-2017 aldian, urteroko deialdien bidez. Ikerbasquek 5 urteko ikerketa kontratuak eskaintzen dizkie, jakintzaren arlo guztietako ikertzaileei, euren ikerketa lana Euskadiko ikerketa zentroetan burutu dezaten. Hiru eta hamar urte bitarteko ikerketa esperientzia duten ikertzaileei zuzenduriko deialdia izaten da.

Bestetik, ikertzaile seniorrentzako Research Professor programak 2014-2017 aldian Euskadin 50 ikertzaile kontratatzeko helburua du, kasu honetan ere urteroko deialdien bidez. Deialdi hau ibilbide luzeagoko ikertzaileei zuzendua izaten da, ikerketan 10 urtetik gorako esperientzia dutenentzat. Hauek ere, Euskadiko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan burutzen dute euren lana, hautatuak izanez gero.

2015eko balantzea

2015 urtearen itxiaran, Ikerbasquek kontratu mugagabea sinatua zuen Research Professor programaren bidez 142 ikertzailerekin, eta Research Fellow deialdien bidez gehituz joan diren beste 59 ikertzaile gazterekin.  Egun, ikerketa zereginetan jarraitzen dute guztiek. Ikertzaile horiek zuzendutako ikerketa taldeetan, eta iazko urte amaieran, 580 pertsona ari ziren lanean. 

Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadira 24,2 milioi euroko fondoak erakartzea lortu zuten 2015ean, eta guztien artean, 837 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarteko kalifikazio maila handiko hedabideetan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MMarinBxl
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #ResearchFellow 1,15 millones de euros para el programa de atracción de investigadores de Ikerbasque ➡ https://t.co/8qb6ByH5jX

Komunikabideek behera kargatzeko