Berriak Ogasuna eta Finantzak
qrcode

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute Espainiako Estatistika Erakundeak eta Euskal Estatistika Erakundeak, Euskadiko irakaskuntza pribatuaren -itunpekoa eta itundu gabekoa 2014-15 ikasturtean- gastuari eta finantzaketari buruzko inkesta egiteko (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016-05-03

Espainiako Estatistika Erakundearen eta Euskal Estatistika Erakundearen arteko hitzarmena sinatzeko baimena ematen duen akordioa onartu du Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza pribatuaren (itunpekoa eta itundu gabekoa 2014-15 ikasturtean) gastuari eta finantzaketari buruzko inkesta egiteko.

Ikerlan bakarra egingo da Euskal Autonomia Erkidego osorako; beraz, bi erakundeen planetan ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoa den informazioa bilduko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko