Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Kamiñaldeko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonen oinarrizko beharrak estaltzeko ezohiko laguntza onartu du (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016-05-03

Eusko Jaurlaritzak 240.000 euroko premiazko aurrekontu-saila bideratuko dio Ondarroako Udalari, Kamiñaldeko luiziaren ondorioz kaltetutako pertsonen oinarrizko beharrak kudea ditzan. 

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak San Inazio kaleko gutxi gorabehera 475 bizilagunen behar oinarrizkoenak (etxetresna elektrikoak, etxeko gaiak, alokairua, etab.) estaltzeko neurria onartu du. Luizien ondorioz, martxoaren 8tik 12ra bitartean beren etxebizitzak utzi behar izan zituzten.

Orduz geroztik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila ia egunero egon da Ondarroako Udalarekin harremanetan, ingurua leheneratzeko lanen eta familien egoera eta Administrazioak eman beharreko laguntza-beharrak ezagutzeko. Ildo horretan, hondamendiak gizarte-larrialdiko laguntzetatik eta bestelako prozeduretatik kanpo geratzen direla kontuan hartu behar da. Bide horretatik bideratu izan balira, onuradunek laguntzak jasotzeko epea luzeegia izango litzateke. Horregatik, Jaurlaritzak larrialdien bidea hautatu du.

Egun, kaltetuak Alokabideren eta senitartekoen etxeetan egoteko izapideak egiten ari dira. Izan ere, zenbait hilabete barru Kamiñaldeko magaleko lanak amaitu arte, kaltetuek ezingo dute beren etxebizitzetara itzuli. Aurreikuspenen arabera, luiziak kaltetutako etxebizitzetako lehen lerroko bizilagunek ezingo dute urtebetean gutxienez itzuli eta, gainerakoek, gutxienez lau hilabetean.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Ondarroako Udalak batzorde misto parekide bat osatzea aurreikusi dute diru-laguntzen kudeaketa ikuskatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko