Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Shanghaira joango da harremanak bultzatzeko eta euskal enpresak Txinan ezartzeko

2010.eko irailak 24

Enpresari talde zabal baten buru dela Shanghaiko Erakusketan Euskadiko astea inauguratuko du eta herrialde hartako agintariekin bilerak egingo ditu.

Patxi López lehendakaria datorren igandean Shanghaira joango den erakunde eta enpresarien talde baten buru izango da, Euskadi eta Asiako herrialde horretako eskualde batzuen arteko harremanak bultzatzeko asmoz, Txinan dagoeneko kokatuta dauden euskal enpresei laguntza eskaintzeko eta merkatu horretan ezarri nahi duten beste zenbaiti ateak irekitzeko, egungo krisi egoeran merkatu hori ezinbestekoa da eta.

Lehendakari batek Txinara egiten duen lehenengo bidai ofizialean, Patxi Lópezekin batera joango dira Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, MCC eta Confebask-eko presidenteak,hiru merkataritza ganbaretako presidenteak, Bilboko Portuko presidentea, clustersetako ordezkaritza ba eta ehun bat euskal enpresari.

Egitaraua astelehenean, hilak 27, hasiko da. Lehendakariak Euskadiren Astea inauguratuko du Shanghaiko Erakusketan; eta aste osoko osagai nagusiak sukaldaritza eta moda izango dira. Parte hartzaileak Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz eta Enero Atxa izango dira, eta sukaldean arituko dira horretarako Alicia Ruedak, Ioz Fizek, Jota+Gk, Mercedes de Miguelek eta Ian Mosh-ek egindako diseinuak jantzita.

Asteartean, hilak 28, euskal ordezkaritza Kunshan-era joango da, bertan MCCk duen enpresa parkeko lau solairuak bisitatzeko eta eskualde indartsu horretako agintariekin hitzarmen bat izenpetzeko.

Agendan baita ere enpresarien arteko bilerak daude eta lehendakariaren hitzaldi bat CEIBS negozio eskola garrantzitsuan, eta bilera bat Jiangsu probintziako gobernadorearekin.

Txinara egiten den lehenengo bidai ofizial honen bukaera aldera lehendakaria Bilbok erakusketan duen stand-era hurbilduko da, bertan Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izango da eta Shanghaiko euskal etxeko kideekin bilera bat izango du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria