Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lankide boluntarioei diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, laguntza hori 150.000 eurokoa da (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016.eko maiatzak 03

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur 2016rako lankide boluntarioei diru-laguntzak emateko deialdiaren ebazpenari.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak aurten 150.000 euro emango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei diru-laguntzak emateko. Lankide horiek pobrezian dauden herrialdeen erakunde eta organizazioen sendotze instituzionala lortzen lagunduko dute.

Diru-laguntzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu eta GGKEk eta beste euskal erakunde batzuk aurkeztutako hautagaitzen bitartez emango dira. Diru-laguntza horien gehienezko zenbatekoa urtero 18.000 euro izango dira, gutxienez urte beterako eta gehienez bi urtetarako.

Ustez EHAAn  maiatzaren lehenengo hamabostaldian argitaratuko den deialdi hau euskal lankide boluntarioen figura sendotzeko eta onartzeko apustu bat da. Lankide horiek berain gaitasun profesionalak eta giza gaitasuna eskaintzen dituzte eta horren truke ordainsari bat jasotzen dute lan harremanen eremuan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba la convocatoria de ayudas dirigidas a personas cooperantes, por un total de 150.000 euros ➡ https://t.co/qQwYaLUXFK

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak lankide boluntarioei diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, laguntza hori 150.000 eurokoa da➡ https://t.co/5xiIemxTJN

Komunikabideek behera kargatzeko