Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak harremanak indartzea adostu dute (Gobernu Bilera 2016-05-03)

2016.eko maiatzak 03

Gobernu-kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-protokolo orokorra onartu du gaur. Protokoloak 18 arlotako lankidetza hartzen du barne: 

  • Gizarte-zerbitzuak.
  • Berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria.
  • Osasuna eta kontsumoa.
  • Gazteria eta kirola.
  • Hezkuntza eta kultura.
  • Hizkuntza-politika.
  • Bakea, bizikidetza eta giza eskubideak.
  • Babes zibila eta segurtasun publikoa.
  • Ingurumena, klima-aldaketa eta lurralde antolamendua.
  • Toki-administrazioa.
  • Turismoa.
  • Nekazaritza- eta landa-garapena.
  • Komunikazio- eta garraio-azpiegiturak.
  • Funtzio publikoa.
  • Administrazio elektronikoa eta zerbitzu publikoen funtzionamenduaren hobekuntza.
  • Espezializazio adimentsuaren estrategia eta garapen ekonomikoko faktoreak.
  • Justizia Administrazioa.
  • Ogasuna eta finantza-politika. 

Laster sinatuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nafarroako Gobernuaren presidente Uxue Barkosek. 

Bi gobernuek protokoloaren xehetasunak bihar, maiatzak 4, asteazkena, aurkeztuko dituzte. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Josu Erkoreka bozeramaileak aurkeztuko du 11:00etan, Lehendakaritzako prentsa-aretoan

Lehendakaritzako prentsa-aretoa

11:00etan

Nafarroa kalea 1

Gasteiz

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko maiatzak 05

    PUES ME ALEGRO @IURKULLU

  • @iurkullu
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [LANKIDETZA] Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak harremanak indartzea adostu dute ➡ https://t.co/baFUytYHcn https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [COLABORACIÓN] Las comunidades del País Vasco y Navarra acuerdan reforzar sus relaciones ➡ https://t.co/y6YZF1HdIZ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko