Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Donostia / Hendaia / Baiona / Atharratze «trena + autobusa» txartel konbinatuarekin: joan-etorriak, 5 euro

2016.eko maiatzak 02
  • Passeusktxartela hedatuko da Iparraldean Euskotren eta Transports64 erakundeen lankidetzari esker. Doakoa izango da, halaber, 5 urte baino gutxiagoko umeentzat
  • Lineak: Baiona / Maule / Atharratze; Baiona / Ahurti; Baiona / Hazparne / Kanbo eta Baiona / Kanbo / Ezpeleta
  • Antonio Aiz: «Euroeskualdeko garraio publiko jasangarriaren adibide bat da»

 

Garraio publikoaren mugikortasunaren garapena aurrera doa Bidasoa ibaiaren bi aldeetako euskal-administrazioen lankidetzari esker; 5 euroren truke Donostiatik Baionara edo Atharratzera joateko aukera dago joan-etorriko txartelarekin. Otsailaren 1etik aurrera PASSEUSK tren eta autobuserako txartel konbinatuak aukera ematen du Euskotreneko Topoko edozein geltokitik (Lasarte, Donostia eta Hendaia, kasu) Baionaraino bidaiatzeko. Aldaketa, trenetik autobusera, Hendaian egiten da, eta ondoren linea hauek daude aukeran: 811-Baiona/Maule/Atharratze; 812-Baiona/Ahurti; 813-Baiona/Azparren/Kanbo edo 814-Baiona/Kanbo/Ezpeleta.

 

«Aipatutako udalerrietako batera edo Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Getaria, Bidarte, Biarritz edo Angelura joan nahi duenak joan-etorriko txartelaren truke 5 euro ordainduta hala egin dezake. Doakoa da, gainera, 5 urtetik beherakoentzat. Euroeskualdeko garraio publiko jasangarriaren adibide bat da», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizek.

 

«PASSEUSK txartela aukera ona da Euskotrenen Metro Donostialdearen eraginpeko udalerrietan bizi eta eguna mugaren beste aldean eman nahi duten herritar guztientzat. Itzulera txartela erosi eta biharamuneko 23:59ra arte egiteko aukera ere izango dute», gehitu du Aizek.

 

Euskotreneko geltokietan txartelen salmenta automatikorako dauden makinetan eskura daiteke txartel hori. Transports64ren autobusarekiko lotura Hendaian egin daiteke astelehenetik igandera (Transports64ren 816 linea), eta Irunen larunbat-igandeetan (enpresa emakidadunak barne hartzen dituen Akitania eskualdeko Transports64ren 816 Euskadi Express linea). Handik Baionara, eta bidaia Lapurdi, Nafarroa Behere edo Zuberoako lau lineetakoren batera luzatu nahi dutenek autobus-aldaketa Baionan egin beharko dute.

 

«Txartel konbinatua Euskotrenek eta Transports64 enpresak (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak kudeatutako hiriarteko autobus-sarea) Transfermuga proiektuaren barruan izandako lankidetzaren emaitza da. Akitania-Euskadi euroeskualdeak bultzatu du proiektu hori mugako bi eskualdeen artean garraio eta mugikortasunean aurrera egiteko», zehaztu du Antonio Aizek.

 

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak urteak daramatzate garraio publikoaren arloan elkarrekin lanean, eta Transfermuga proiektuak Euskotrenen eta SNCF tren-enpresaren artean Passbasque izeneko txartel konbinatua sortzeko aukera ere eman zuen. Txartel horren bidez Lasarte-Oriatik Baiona edo Akizeraino trenez bidaiatu daiteke.

 

Ildo horri jarraikiz, eta mugaz gaindiko garraio-zerbitzuen eskaintzei buruzko informazio guztia jasotzeko, www.transfermuga.eu ataria ere sortu da. Atari horretan eskaintza guztiei buruzko informazioa dago (tarifak, ordutegiak, planoak eta abarrak), baita, dauden gainontzeko webetarako esteka bat ere, informazio zehatzagoa lortu ahal izateko.  Erabiltzaileek informazio gehiago lortu dezakete www.euskotren.eus,www.transports64.fr edo www.transfermuga.eu helbideetan, baita 902 543 210 telefono-zenbakian ere.

 

EUSKOTREN-EN ETA TRANSPORTS64 AUTOBUSEN ORDUTEGIEN LOTURA HENDAIAN MAIATZAREN 1ETIK EKAINAREN 30ERA                                                                                                 

Astelehenetik ostiralera

 

Larunbatetan

 

Igandeetan

Tren-ordutegia

Autobus-ordutegia

 

Tren-ordutegia

Autobus-ordutegia

 

Tren-ordutegia

Autobus-ordutegia

Irteera Amaratik

Iritsiera Hendaiara

 

Irteera Amaratik

Iritsiera Hendaiara

 

Irteera Amaratik

Iritsiera Hendaiara

 

 

6:12

 

 

 

7:42

 

 

 

7:42

5:55

6:32

6:42

 

7:15

7:53

8:09

 

7:15

7:53

8:09

6:15

6:55

7:12

 

7:45

8:23

8:48

 

9:45

10:22

10:53

6:45

7:22

7:42

 

9:45

10:22

10:53

 

10:15

10:52

11:24

7:15

7:52

8:12

 

10:15

10:52

11:24

 

13:45

14:22

14:53

7:45

8:22

8:48

 

12:15

12:52

13:23

 

17:45

18:22

18:38

9:45

10:22

10:53

 

13:45

14:22

14:53

 

18:15

18:52

19:24

11:15

11:52

12:18

 

16:15

16:52

17:18

       

12:15

12:52

13:23

 

17:45

18:22

18:38

       

13:45

14:22

14:53

 

18:15

18:52

19:24

       

15:15

15:52

16:18

 

19:45

20:22

20:27

       

16:15

16:52

17:18

 

21:45

22:22

23:09

 

Larunbatetan bakarrik

 

17:45

18:22

18:38

               

18:45

19:22

19:32

               

19:45

20:22

20:27

               

21:45

22:22

23:09

 

Ostiraletan bakarrik

         

 

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UsueLorenz
    2016.eko maiatzak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @J7Salva
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @anamarti4
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @zuribostaxola
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @garraioEJGV Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 € ida y vuelta " https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @garraioEJGV Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 € ida y vuelta " https://t.co/lcdvekxx1S

  • @garraioEJGV
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    #EuskoTren Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta https://t.co/AqfQT6DTJ6

  • @AlSondel23_
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @iurkullu
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta ➡ https://t.co/4OG9OFQLXf

  • @kikesarasa
    2016.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    BUENA INICIATIVA Donostia/Hendaia/Baiona y otros destinos de Iparralde en combinado ‘tren+bus’: 5 euros ida y vuelta https://t.co/sTLzxFubpq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)