Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Ana Agirrek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko auzitegi-medikuen soldata berdintzeko prozesua osatzeko bere borondatea berretsi du

2016.eko maiatzak 02
  • Justizia Administrazioko zuzendaritzak sindikatuei negoziazio mahaiaren hirugarren bilerara deituko die eta honetan soldatak 1.000 eta 7.500 euro artean igotzeko proposamena egingo du, gutxi gora behera, langilearen lanbide-kategoria gorabehera.
  • Gainera, guardien arteko atsedenaldiak arautzeko jarraibide bat, non idatziz jasota egongo dira atsedenaldietako jardunbide arrunta eta salbuespenak eta gutxienez 80.000 euroko 2016rako prestakuntza-plana aurkeztuko dizkie sindikatuei.

Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburorde Ana Agirrek berretsi du 54 auzitegi- medikuen soldata-berdintzeko prozesua osatzeko borondate irmoa duela berretsi du, Justizia Administrazioko gainerako kidegoetan egin duen bezala (kudeaketa, izapideak eta laguntza judiziala). Hori dela Justizia Administrazioko zuzendaritzak sindikatuei alorreko mahaiaren bilerara deituko die, legegintzaldi honetan hirugarrena, honetan sindikatuei eskaini dien soldata-berregokitzapena azalduko zaie; 54 pertsona horien soldatak 1.000 eta 7.500 euro urtean igoko dira, gutxi gora behera, langilearen lanbide-kategoria gorabehera.

Era berean, alorreko mahaian 54 auzitegi-mediku horien guardien arteko atsedenaldiak arautzeko jarraibide bat aurkeztuko die sindikatuei, negoziatu eta adosteko. Jarraibidearen bidez, idatziz jasota egongo dira atsedenaldietako jardunbide arrunta eta salbuespenak.

Ana Agirrek ziurtatzen du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko langileei prestakuntza eskaintzea lehentasunezkoa dela Eusko Jaurlaritzarentzat; sindikatuei 2016rako, 80.000 euroko prestakuntza-planaren zirriborroa aurkeztuko zaie, plan honek Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko irakasle jakitun unitatearen bermea du. Hala bada, apiril hasieran ekin zioten prestakuntzari, trafiko-istripuetako peritu-txostenei buruzko ikastaroaren bidez.

NEGOZIATZEKO DEIALDIA

Justiziako sailburordeka negoziatzeko deialdia egin du gaur, lan gatazkari behin betiko iretenbidea emateko. Legegintzaldi honetan AMEI-an ez direla izan murrizketa ekonomikorik gogoratzen du zeren eta Eusko Jaurlaritzak Euskadin justiziak funtzionamendu zuzena izateko oinarrizko zerbitzua den.

Zentzu honetan, negoziazioarekin konpremetituta dagoela adierazi du eta Justiziako sailburordeak 54 profesional horien lanaren garrantzia azpimarratu nahi du, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko gainerako adituen jardunarekin batera, Euskadiko sistema judizialak behar bezala funtzionatzeko funtsezkoa da eta. Justiziako sailburuordeak gaineratu du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua Estatuko izentsuenetako bat dela, eta hori, hein handi batean, bertako 127 langileei zor zaiela, Euskadiko epailetzari, magistratutzari, fiskaltzari eta epaitegiei funtsezko laguntza eskaintzen dietelako.

Orotara, 54 auzitegi-mediku ari dira lanean Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren hiru egoitzatan. Justizia Administrazioko langileak dira, 1996an transferitu ondotik. Egun, administrazio horrek 2.138 langile ditu.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUA

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua 2001ean sortu zen, baina sorrera-dekretua 1998ko abenduan eman zen. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.

Gaur egun 127 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 54 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen.

Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuorde Ana Agirrek agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)