Berriak Kultura
Eu

Harpa kontzertu bat antolatu da Getarian Done Jakueren 2010 Urtea ospatzeko

2010.eko irailak 24

Tiziana Tagliani harpalati italiarrak harpa erromantikoko kontzertu bat eskaini du gaur arratsaldean Getariako San Salvador Elizan. Ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzak Donejakue Urtea ospatzeko antolatutako Musikaz Blai zikloaren barruan aurkitzen da.

Oroipen hau, SECCekin (Kultura Ospakizunen Estatuko Sozietatea) lankidetzan, Donejakueren bi bideek (Euskadiko iparraldekoak eta barnealdekoak) barne hartzen dituzten herrien bitartez burutzen da, hainbat ekitaldi kultural antolatuz.

"Harparen bideak"

Tagliani Italiako harpa-jotzaile bikaina da, sari asko jaso dituen interpretatzaile ezaguna eta Europako nahiz Espainiako orkestra askoren ohiko laguntzailea. Gustav Mahler Gazte Orkestrako kide izan zen, eta gaur egun Espainiako eta Europako orkestra askorekin (Suitzako/Alemaniako Irratiaren Orkestra, BBC Philharmonic Orchestra, Manchester Camerata, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Filarmonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Les Arts‐eko Orkestra Lorin Maazel‐ek zuzendua, Oportoko Orkestra Nazionala, Birmingham Royal Ballet, Chamber Orchestra of Europe Nicolas Harnoncourt‐en zuzendaritzapean, eta abar. Halaber, lan interesgarria egin du hainbat ganbera‐talderekin Europa osoan.

Modu honetan, Taglianik, Musikaz Blai ziklo honetarako bereziki egindako programa bat eskaini du, "Harparen bideak" izenekoa. Programa honetan ibilbide bat egiten da hainbat mendetako errepertorioan (Errenazimendutik hasita gaur egun arte) azaltzen diren harparako lan iradokitzaileetako batzuetan barrena, XX. mendeko harparako maisulana, hots, Jesus Guridiren "Zortziko Zaharra", barne.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan